Baztango ekonomia mintegia hasiko da gaur Amezti elkartean

Hazitik Hozie elkarteak antolatu du, ikasturte osoan zehar, hilabetean behin burutuko den ekimena

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Aurtengo txapeldun eta txapeldunordeak, finalak bukatuta ateratako argazkian.

Aurtengo txapeldun eta txapeldunordeak, finalak bukatuta ateratako argazkian. (LAXOA ELKARTEA)

Galería Noticia

Aurtengo txapeldun eta txapeldunordeak, finalak bukatuta ateratako argazkian.

elizondo- Hazitik Hozie elkarteak antolatuta, gaurtik aitzinet, ikasturte osoan zehar, hilabetean behin eginen da Baztango ekonomia mintegia, Alejandro Arizkun ekonomialaria eta NUPeko irakaslea denakk gidatuta. Baztango ekonomiaren zenbait alderdi aztertu eta ekonomiari buruzko irakurketa kritikoa egin asmo dute. Era berean, bailararako proposamen ekonomikoak landuko dira bertan. Lehendabiziko hitzordua gaur izanen da, Elizondon, duela gutti zabaldu den Amezti elkartean, garai bateko Amezti ostatuan, 20.00etan. Parte hartu nahi duena bertara ager daiteke, edo hazitikhozie1@gmail.com e-postara idatz dezake, informazio gehiago jasotzeko- F.A.G.