Mahats-biltze jaia itzuliko da igande honetan Zarautzera

Azken bi urteetan Txakolin Eguna ospatu den arren, hau XVII. mahastien festa izango da

Nagore Odriozola - 2018(e)ko irailaren 13a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Jende ugari Lege Zaharren enparantzan, pasa den urte bateko Txakolin Egunean.

Jende ugari Lege Zaharren enparantzan, pasa den urte bateko Txakolin Egunean.

Galería Noticia

Jende ugari Lege Zaharren enparantzan, pasa den urte bateko Txakolin Egunean.

ZARAUTZ- Atzo goizean aurkeztu zuten XVII. Mahats Biltzearen Jaia Inaxio Larrañaga (Turismo zinego-tzia), Julen Olazabal (Zurekin elkartea) eta Ruth Mozok (Getariako Jatorrizko Deitura). Azken bi urteetan jai hau ospatu ezin izan duten arren, pozik agertu ziren igande honetan berriz ere zarauztarrei “egun polit hau” eskaintzeko aukera izango dutelako. Izan ere, aurten mahats bilketa irailaren azken egunetan egingo da eta hori horrela, 19 upategitako langileak Zarautzen izango ditugu haien txakolina saltzen. “Eguraldi ederra espero dugu iganderako, beraz jendeari aprobetxatu dezala eta Zarautzen eguna pasatzera gonbidatzen diogu”, zioen Larrañagak. Herriko hainbat taberna eta jatetxek, gainera, Toldotxo pintxo zarauztarra dastatzeko aukera eskainiko dute eta baita menu berezia ere, guztietan txakolina protagonista izanik.

“Urte oso arraroa izan dugu aurten” argitu nahi izan zuen Mozok, “izan ere, euriteek eta beroak gaixotasunak eragiten dizkiete mahastiei, eta horren eraginez, %20-30 gutxiago bilduko da”. Jasotakoa ordea, “oso ona” izango dela ere ziurtatu zuen. Bere aldetik, Larrañagak egunaren nondik norakoak azaldu zituen. Goizeko 10.00etan Talaiberri txakolindegiaren bisita gidatuarekin hasiko da eguna eta ondoren festa giroa hasiko da, kalejira eta bestelakoekin. Haurrentzat ere txokoa antolatu dute, hasiera batean haiei zuzenduta ez dagoen festa honetan euren lekua ere izan dezaten eta horretarako tailerrak eta mostoak egiteko aukera luzatuko zaie. Helduentzat, prezioak ondorengoak izango dira: Alde batetik, kopa eta 5 txakolin dastatzeko aukera 6 eurotan izango da eta bestetik, Eusko Label hegaluzea parrilan eginda jatekoa, 2 eurotan.

igor aizpitarteri omenaldiaEgunean bertan omenaldiak egin ohi izan dituztela eta, oraingo honetan duela bi hilabete zendu zen Igor Aizpitarteri egingo zaiola azaldu zuen Julen Olazabalek. Aizpitarte Zurekin hostalarien elkarteko sortzaile eta kide izan zen eta “beti laguntzeko prest eta eskuzabal agertzen zitzaigun”, gogoratu zuen Olazabalek atzokoan. Omenaldi honetan ez dira faltako Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegiren bertsoak eta Aizpitarte berari egindako bat ere abestuko da. “Familiari esker ona erakusteko modurik onena iruditzen zaigu”, amaitu zuen Zurekin elkartekoak.

etiquetas: zarautz, mahats