Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunak abian, batuaren inguruan

Elkarlan hitzarmena izenpetu zuten Iparraldeko elkargoak eta akademiak atzo Baionan

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Jean Rene Etchegaray eta Andres Urrutia, atzo Baionan.Argazkia: Euskaltzaindia

Jean Rene Etchegaray eta Andres Urrutia, atzo Baionan.Argazkia: Euskaltzaindia (Euskaltzaindia)

Galería Noticia

Jean Rene Etchegaray eta Andres Urrutia, atzo Baionan.Argazkia: Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak ehun urte bete-tzen dituela eta, zortzi ekitaldi antolatu dituzte eta horien artean lehena Baionan ospatu zen atzo. Egun osoan mende erdira heldu den euskara batuari buruz aritu ziren euskaltzainak eta Ipar Euskal Herriko irakasle, kazetari, idazle eta erakundeetako ordezkariak. Batuaren sortzea Arantzazun kokatzen dute askok 1968an baina prestatze lehen bilerak lau urte lehenago Lapurdiko hiriburuko Cordeliers karrikan egin zituztela, bertze bertze Txillardegiren inguruan, gogoratu zuten atzo Baionako herriko etxeko areto nagusian egin zen biltzarrean.

Duela gutxi zendu diren Ximun Haran, Piarres Charritton, Manex Pagola eta Jean Haritschelhar euskaltzaleak ere gogoan izan zituzten. Marie Jeanne Minaberri eta beste emakume batzuen ekarpena ere kontuan hartu behar dela gehitu zuen Itxaro Bordak. Batua genero ikuspegitik aberastearen beharraren deia egin zuen idazleak. Gexan Alfaro Lantziri idazleak eta JanBattitt Dirassar kazetariak gogoratu zuten begi onez ikusi zutela batuaren heda-tzea lehen hitz egokirik gabe gelditzen baitziren batzuetan. Halaber, zuberera, behe nafarrera eta lapurtera menperatzen dutenek kolore berezia eman diezaioketela batuari gehitu zuten.

Euskara batuaren sortzea iraultza izan zen batzuentzat, X hizkia CH ordezkatzen hasi zelarik Iparraldean eta H hedatu zelarik Bidasoa ibaiaren hegoaldean, giro berezian frankismo garaian. Dena den, 50 urte geroago helburuak lortu direla azpimarratu zuen Sagrario Aleman euskaltzainak “euskaldun guztiek elkar ulertzeko tresna baliagarria baitugu”. Andres Urrutia euskaltzainburuak goraipatu zuen sortu dela “inposaketarik gabeko komunikazio espazio bat denen-tzat”. Batua euskalkiekin erabat osagarria dela azpimarratu zuten eta ekimen guztien arteko harremanak sendotzea eskatu zuen Naroa Gorostiaga Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkariak. “Askotan lan batzuk egiten dira nonbait eta hori baliagarria izan liteke beste herrietan” zioen apikultura eta trafikoari buruzko hiztegiak lantzen dituen euskaltzaleak.

ErkalanaIpar Euskal Herriko 300.000 biztanleen artean %22 pasatxok menperatzen du euskara, bertze %8 elebidun pasiboak direlarik. Euskarak ez du oraindik inolako lege babesik baina Euskal Hirigune Elkargoak bere erabilera sustatu nahi du. Atzo urrats berria eman zuen erakundearen presidente Jean René Etchegarayk aholku emaile izendatu baitzuen Euskaltzaindia. Bi erakundeek elkarlan hitzarmena izenpetu izanaz poztu zen Andres Urrutia euskaltzainburua lehen aldiz historian aholku emaile direlako Euskal Herri osoko erakunde guztientzat. Gainera elkargoak 20.000 euroren laguntza emanen dio Euskaltzaindiari.

“Orain arte Iparraldean euskarak izan ez duen ofizialtasuna ematen dio hitzarmenak” Sagrario Alemanen hitzetan. Euskaltzaindia euskararen batasunas ariko da Arantzazun urriaren 4, 5 eta 6an.

Ayer en Baiona

Primer acto del centenario

Ocho actos. Euskaltzaindia, la academia de la lengua vasca, cumple 100 años y en los próximos doce meses se han preparado ocho actos para celebrarlo. El primero tuvo lugar ayer en el Ayuntamiento de Baiona para recordar que la creación del euskera batua comenzó en Iparralde, en torno a la obra de Txillardegi, entre otros. La euskaltzain Miriam Urkia subrayó que en cinco décadas la lengua vasca unificada ha conseguido que todos los vascoparlantes se puedan entender sin tener que pasar al castellano o al francés.

Euskera. En Iparralde, una quinta parte de los 300.000 habitantes domina el euskara, lengua que no tiene todavía ningún estatus legal pero cuyo uso quiere fomentar la Mancomunidad Vasca. Jean René Etchegaray firmó ayer un acuerdo con Euskaltzaindia en el que se reconoce a la academia como máximo órgano oficial en materia de euskara.