Bestetan murgilduko dira Illekuetan

Larunbatean auzoko bazkaria eginen dute eta igandean pintxo dastaketa

Sábado, 15 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

BERA- Illekuetakoek auzoko bestak ospatuko dituzte asteburuan.

Larunbatean 12.00etan Konpane zubitik botako duten altxaferoarekin hasiko dira bestak. Ondotik buruhaundiak, erraldoiak eta gaiteroak ibiliko dira. 13.00etan herri-kirol saioa eginen dute eta 14.30ean auzotarren bazkaria. 16.30ean Gure Txokoak antolatuta, txirrindulari gazteen topaketa eginen dute Matzada futbol-zelaian. 18.00etan mus txapelketa antolatu dute eta 19.00etan Bera kantari. 20.30ean zezen-suzkoa aterako da eta 21.00etan dantzaldia izanen da Agerralde musikariarekin.

Igandean, 12.00etan meza izanen dute eta haurrentzako marrazki lehiaketa prestatu dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek margoak eraman beharko dituzte. 16.00etan haurrentzako jolasak eta 19.00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak ikuskizuna eskainiko du. 20.30ean eginen dute pintxo dastaketarekin borobilduko dituzte bestak. - A.A.A.