Motorzaleen besta ospatuko dute asteburuan

Sábado, 15 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

DONEZTEBE- Motorren burrunbek alaituko dituzte karrikak asteburuan. Larunbatean 10.00etan izena emateko aukera izanen da eta 11.00etan ibilbidea eginen dute. Ondotik, ostatuetan poteoan ibiliko dira eta bazkariarekin borobilduko dute goiza. Arratsaldean, berriz, motor-jokoak eta kontzertuak izanen dituzte. Mala Vela, New Straits eta Vane y su banda eta Dj Karmeloren musikak girotuko du herria. Igandean, 10.00etan bilduko dira, ibilbideari ekiteko. Bueltatxoa eginda, 11.30ean, indarrak berreskuratzeko, gosaria izanen dute. Asteburua oparien zozketa eginez akituko dute. - A.A.A.