Ikastaro desberdinak antolatu dituzte Elizondoko osasun etxean

Sábado, 15 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

elizondo-Elizondoko osasun etxean hainbat tailer antolatu dituzte. Heldu den astean, irailaren 19an Osasunez zahartu ikastaroa eginen da, 11.00tatik 13.00era osasun zentroan. Azaroan bertze ikastaro bat izanen da. Bi egunez, 21 eta 28an, antsietatea eta estresa kontrolatzeko ikastaroa eginen dute. Helburuei dagokienez, estresa zer den eta zerk sortzen duen ikastea,erlajatzeko teknikak ikasi eta praktikatzea eta gure bizitzako aldaketak pentsatu, tentsio gutxiago nola sortu edo sortuak nola atera ikastea daude. Goizez eskainiko da ikastaro hau ere. 10.00etatik 13.00era. Izena emateko osasun etxera joan edo 948 581 833ra deitu behar da. - F.A.G.