Bortzirietako alkateek Euskaraldiarekin bat egin dute

Urriaren 7an Beran egitekoa den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete herritarrei

Martes, 25 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bera, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Arantzako alkateak, ezker-eskuin.

Bera, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Arantzako alkateak, ezker-eskuin. (A.A.A.)

Galería Noticia

Bera, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Arantzako alkateak, ezker-eskuin.

lesaka- Bortzirietako herritarrei Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete bortz herrietako alkateek eta euren aldetik, ahal bezainbertze Ahobizi eta Belarriprest aktibatzeko, ekimena zabaltzen laguntzeko konpromisoa hartu dute.

“Herritarrak Euskaraldian parte hartzerat gonbidatzen ditugu”. Halaxe adierazi dute bortz herrietako alkateek atzo eguerdian Lesakako Plaza Zaharrean egin duten agerraldian. Josu Iratzoki Berako alkateak, Juankar Unanua Igantziko alkateak, Miguel Mari Irigoien Etxalarko alkateak, Jose Luis Etxegarai Lesakako alkateak eta Mentxu Peña Arantzako alkateak parte hartu duten agerraldian eta Euskaraldiarekin bat eginen dutela adierazteaz gain, “herritarren ordezkari izanik, ekimenarekiko eredugarritasunez eta erantzukizunez jokatzeko konpromisoa” hartuko dutela adierazi dute.

Ahal bezainbertze Ahobizi eta Belarriprest aktibatu nahi dituzte, eta udalen baitan eta udalerrian ekimena zabaltzen lagunduko dutela jakinarazi dute. Izen-ematea errazteko konpromisoa ere hartu dute.

Aurkezpena urriaren 7anHorrekin batera, urriaren 7an Beran egitekoa den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete Bortzirietako herritarrei. Egun horretan, bertzeak bertze, Euskaraldiko Bortzirietako Hamaikakoa (Euskaraldiko 11 ordezkariak) aurkeztuko dute eta hainbat eragile bertan izanen direla ere iragarri dute. Hitzordua 12.00etan izanen da, Merkatu Plazan. Ekitaldi horren “helburu nagusia herritarrak aktibatzea” izanen dela azaldu dute: “ekitaldiaren bueltan, eskualdeko lehenbiziko ehun izen-emateak biltzea da erronka. Beraz, garrantzitsutzat da ahal bezainbertze herritar bertaratzea”. - Aitor Arotzena