Baserritarrentzako bilera izango da bihar udaletxean

2018(e)ko irailaren 26a, asteazkena - 10:52etan eguneratua

SORALUZE – Udalak herriko baserritarrentzako bilera antolatu du biharko (19.00etan) udaletxean. Batzarraren helburua “urtean zehar landa ermuan egin diren eta egingo diren lanen berri ematea” da. Era berean, “2019ko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarren eskaera eta proposamenak jasoko dira” bertan. – J.L.