Euskal nortasunaren aldarria

EGURALDIA LAGUN, | Debako herriak euskal jaiaren edizio berri bat ospatu zuen atzokoan giro ezinhobean

Erreportajea eta argazkiak Jabi Leon - Domingo, 30 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Neskatxa batzuk taloa dastatzeko prest.

Neskatxa batzuk taloa dastatzeko prest.

Galería Noticia

Neskatxa batzuk taloa dastatzeko prest.

debako herriak bere euskal nortasuna aldarrikatu zuen atzokoan iraileko azken larunbatean urtero ospatzen duen Euskal Jaiaren edizio berri batekin. Beste behin ere, euskal kultura eta euskera izan ziren lagun arteko giro onean burutu zen festako protagonista nagusienak.

Eguraldia lagun, jardunaldia lasai hasi zen Deban baina eguerdi parterako festa usaina nabaria zer erdiguneko kale eta plaza guztietan.

Urtero legez, herritarrek eta bisitariek Zuhatza euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekintza askorekin gozatzeko aukera izan zuten atzo Deban. Izan ere, okasiorako prestatutako egitarauaren baitan euskal kulturaren adierazle diren hainbat ekitaldietarako lekua egon zen.

herrian izandakoaDebako Euskal Jaia abiatzeko bertako sagar eta tomate barietateen dastaketa eta tokiko hazien banaketa izan ziren Estalitako Pasealekuan. Era berean, VIII. Marmitako lehiaketa ospatu zen goizean zehar Plaza Zaharrean.

Eguerditik aurrera, berriz, Gure Kai taldeko eta musika eskolako dantzarien emanaldia eta zanpantzarren kalejira egon ziren.

Horrela, marmitako lehiaketaren amaierara ailegatu zen eta horren ondoren herritarrek Euskaraldiari babesa adierazteko argazki erraldoia atera zuten Aldats pilotalekuan.

Argazkia aterata, Debako bizilagunek herri bazkaria ospatu zuten frontoian bertan, txotx eta guzti (700 lagunentzako lekua egokitu zen).

Trikitilariek bazkalostea girotu zuten eta hortik aurrera herritarrek dantzan aritzeko aukera ezberdinak izan zituzten;batez ere Basajaun taldeak Foruen plazan (20.00 eta 23.00etan) eskaini zituen erromeriekin.

Edonola ere, festa giroa ordu txikietara luzatu zen Deban.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »