Bazkaria bertako sukaldean prestatzen hasi dira Baztan Haur Eskolan

Miércoles, 3 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bazkaria bertako sukaldean prestatzen hasi dira Baztan Haur Eskolan.

Bazkaria bertako sukaldean prestatzen hasi dira Baztan Haur Eskolan. (ONDIKOL)

Galería Noticia

Bazkaria bertako sukaldean prestatzen hasi dira Baztan Haur Eskolan.

elizondo.Abuztuaren 3an hasi zuten ikasturtea Baztan Haur Eskolan, eta jadanik bi hilabete pasatu diren arren, berrikuntzak badituzte. Sukaldetik dator aldaketa, joan den astetik, bertan prestatzen dute egunero bazkaria. Haur Eskolan garatzen duten pedagogiaren baitan sukaldeak garrantzia handia du, eta sukaldaria, bertako 12 langileekin batera, bat gehiago da hezkuntza prozesuan. Kalitatezko hezkuntza garatzeko bidean, kaitatezko elikadura funtsezkoa da Haur Eskolako kudeatzaileendako, eta orain, hezkuntzaren erdigunean kokatu da sukaldea. Ausolan enpresa arduratuko da 0 kilometroko produktuekin eguneroko menuzak osatzen bertan bazkaltzen duten 66 haurrendako. F.A.G./Argazkiak: Ondikol