Illati euskara elkarteak abian jarri du 2019ko egutegirako argazki lehia

2018(e)ko urriaren 10a, asteazkena - 11:33etan eguneratua

 IDIAZABAL – Idiazabalgo Illati euskara elkarteak 2019ko egutegirako argazki lehiaketa martxan jarri du. Kea da gaia, eta gaiarekin zerikusia duten argazkiak jaso nahi dira. Aukeratuko argazkien egileek saria jasoko dute eta horretarako argazkiak email bidez bidal daitezke aldaize.illati@gmail.com helbidera, edo Aldaize aldizkariko kideren bati eman. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 21ean amaituko da. – M.A.

Últimas Noticias Multimedia