euskaraldia

Euskaraldia ekimena, gure mugetatik harago

Ekimenak

Euskara

Atzerrian ere 11 egun euskaraz Etxepare Euskal Institutuak euskal mugetatik harago eraman nahi du ariketa soziala, bere irakurletza sarearen eta Euskal Etxeen bitartez.

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Etxepare Euskal Insitutuko kideek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin. utzitakoa

Etxepare Euskal Insitutuko kideek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin. utzitakoa

Galería Noticia

Etxepare Euskal Insitutuko kideek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin. utzitakoa

Diario de Noticias

Etxepare Euskal Institutuak erakunde sustatzaile gisa hartuko du parte Euskaraldia: 11 egun euskarazariketa sozialean. Euskal eremu geografikotik harago nazioarteko irakurletza sarean eta Euskal Etxeetan ere zabaldu nahi du ariketa kolektibo hau tokian tokiko egoerara egokituz munduan zehar euskara ikasten dutenen euskararen erabilera indartzeko eta ikasgeletatik harago eramateko.

Ekimena atzerrian ere sustatzeko hainbat hamaikako bultzatuko ditu Institutuak eta dagoeneko bi osatu ditu. Bata Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurleen Hamaikakoa. Bigarrena, Hego Amerikako Hamaikakoa.

Beraien funtzioa Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sarean eta Euskal Etxeen sarean ekimenaren enbaxadore izatea, beren eremuetan ikasleei, lankideei, eta unibertsitateko edota Euskal Etxeko kideei ekimenaren berri ematea, azaroaren 23tik abenduaren 3 arte erabilera bultzatzeko ekintzak antolatzea eta ikasleak aktibatzea izango da.

Finean, talde enbaxadore hauen lana izango da ekimena hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia burutuko den 11 egun horietan. Datozen asteetan Boise (AEB), San Francisco (AEB), Reno (AEB), Buenos Aires (Argentina), Mexiko eta Europako hamaikakoa osatuko dira.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udalerritan. Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Funtsean, Euskaraldiaren xedea da 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea ariketa horrek 12. egunetik aurrera eragina izan dezan. Proiektuaren oinarrian azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio esperientzia arrakastatsuak daude.

Izena ematerakoan bi rolen artean aukeratu behar da;ahobizi ala belarriprest. Ahobizi izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egingo diete. Era berean, ezezagunei, lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete eta ulertzeko gaitasuna dutenekin euskaraz jarraituko dute.

Belarriprest izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko diete, nahiz eta hauek erdaraz erantzun. Belarriprest izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

11 egun euskaraz:Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da. Izen-ematea zabalik:Azaroaren 23 bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute www.euskaraldia.eus webgunean. Bertan, izen-emate formularioa dago;parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.