XII. mendeko monumentu ikusgarria

Bisita gidatuak, laster Egun egiten ari diren atariaren garbiketa lanek, artelana bere edertasun osoan ikusteko eta ezagutzeko bisita gidatuak egitea ahalbidetuko du

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Katedralaren ataria benetan ikusgarria da. f. Pérez-Nievas

Katedralaren ataria benetan ikusgarria da. f. Pérez-Nievas

Galería Noticia

Katedralaren ataria benetan ikusgarria da. f. Pérez-NievasAzken Judizioaren atariaren garbiketa lanetan ari dira orain. f. Pérez-Nievas

Diario de Noticias

Tuterako eraikinik adierazgarriena Andre Mariaren katedrala da. 1884az geroztik, monumentu nazionala da, eta XII. mendean eraiki zuten hiriko meskita nagusiaren gainean. Tenpluak arte kontuetan gordeak dituen altxorrak ezagutu baino lehen, komeni da haren hiru atariak xehetasunez ikustea. Ikusgarriena atari nagusia da, Azken Judizioarena esaten zaion atea, alegia. Hainbat urtez sakon zaharberritu dute eta bisitariak katedralaren erdiko nabe gotiko argi-tsua eta kapera nahiz erretaula eder-ederrak ikusi ahal du.

Nafarroako Erriberak arte ondare aberatsa eskaintzen dio bisitariari eta horren adierazgarririk gorena Tuterako katedrala da, 1884an monumentu nazionala deklaratua. Katedrala udalerriko kolegiata izan zen aspaldian eta 1180an hasi ziren eraikitzen, zistertarren arkitekturaren arauei jarraiki eta meskita zaharraren arrastoak baliatuta. Tenplua Alde Zaharraren bihotzean dago eta hiru ate ditu. Hegoaldeko atari erromanikoa edo Ama Birjinarena, hiruetan zaharrena;bere zutabeetako kapiteletan Kristoren mirariak ageri dira. Iparraldeko ataria ere erromanikoa da, baina geroago eraikia eta Andre Mariarena deitzen diote. Eta, zalantzarik gabe, hiruretan ikusgarriena Azken Judizioaren ataria da. Erromanikoa eta gotikoa nahasita, dekorazio eder-ederraz dago jantzia: Genesiaren eta Itun Zaharraren irudiak, eta Azken Judizioaren irudikapena. Ezkerrean, Paradisua eta gizon-emakume zin-tzoentzako sariak;eskuinean, aldiz, infernua eta bekatuak, horien artean lizunkeria, diruzalekeria...

Katedralak klaustro erromaniko ederra du, handi-handia, XII. mendearen azkenean eraikia. Hiru eskultorek egin zuten, gutxienez. Lorategi ederra inguratzen duzun bitartean, erreparatu zutabeetako kapitelei, Itun Berriko pasarteen bidez apainduak.