KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako I. Beka irabazi zuen Badon opera garaikidea izango da, azarotik aurrera, Korrikaren kultur proposamen nagusia. Korrikaren hurrengo edizioko nobedade nagusietako bat beka horren deialdia izango da, eta kultur lan bat ekoiztea dakar.

Ekimena ale aurretik aurkeztu bazen ere, Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak atzo azaldu zituen xehetasun guztiak Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean egin zen ekitaldian.

Obraren sustatzaile den Ines Osinagak azpimarratu zuenez, Badon opera garaikidea, “hausnarketa, ikerketa eta sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatuaren” emaitza da, “zubiak eraiki eta diziplinen arteko sinergiak sortu” nahi dituena. Formatoari dagokiokez “interesatzen zaiguna da opera egitura ‘hackeagarri’ bezala dela, etorkizun desiragaribateko opera posdramatiko bat”, aipatu zuen sortzaileak.

Bere esanetan, dramaturgiari bestelako baliabide bisual batzuk gehitu zaizkio, hala nola argiak, bideoa, zuzeneko musika, mugimendua, literatura eta bertsoak.

Elordik adierazi zuenez, Korrikaren ardatzetako bat euskarazko kultura sustatzea eta ildo horretako jarduerak garatzea denez, AEK-k Euskal Herriari kalitate handiko kultura eskaintzea ahalbidetzen da bekaren deialdi horrekin.

“Korrikak euskal kulturaren sustapena ere badu helburu; betiere euskararen berreskurapena eta normalizazioa lortzeko asmoz”, gogoraezi zuen Elordik.

Azkenean azaldu zuenez, Badon Euskal Herri osoan zehar gozatu ahal izango da azarotik aurrera, behin Korrikaren 23. edizioa aurkeztu ondoren.

Bigarren edizioa

Bestalde, bekaren bigarren ediziora lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dagoela jakinarazi zuen Elordik.

Oinarrietan aipatzen denez, beharrezko dokumentazioa urriaren 31ren aurretik aurkeztu beharko da.

Diziplina bat edo gehiago erabil ditzaketen euskal sortzaile guztientzat dago zabalik beka, betiere kontuan hartuta sortzen den emaitza edozein agertoki edo plazatan antzeztu ahal izan beharko dela. Bekak 23.000 euroko saria izango du eta obra irabazlea 24. Korrika Kulturalaren programazioan txertatuko da 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean.

Informazio guztia eskura dago Korrika Kulturalaren webgunean: www.korrika.eus/eu/korrika-kulturala/beka.