Bi goizetan, Uharteko Virgen Blanca Ikastetxe Publikoko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek zuhaitzen landaketan parte hartu dute. Jarduera bi lekutan garatu da, bata eskolako patio berean eta bestea Berdintasuna plazako muinoan.

Une oro, Uharteko Udaleko lorezaintzako langileak arduratu dira beharrezko materiala emateaz, azalpenak emateaz eta landatzeko prozesuan gidatzeaz. Landaketa egiteko haur batzuek zuhaitza eusten zuten bitartean, beste batek lurra botatzen zuen lehenago egindako zuloan. Ikasle guztiek oso motibatuta lagundu dute, eta oso adi egon dira azalpen guztiei. Aldez aurretik, ikasleek landatutako zuhaitzen ezaugarriak landu dituzte gelan.

Eskolako patioan bi motatako zuhaitzak landatu dituzte: Liquidambar styraciflua eta Paulonia tomentosa edo Kiri. Muinoan landatu dena, aldiz, Urkia izan da.

Landaketa honi esker eskolako patioan eta plazan itzal gehiago izatea eta zonalde berdeak zabaltzea lortuko da. Horrez gain, airearen kutsadura murrizten eta zarata-mailak gutxitzen lagunduko dute zuhaitzek.

Jarduera honek ikasleak ingurumenaz eta jasangarritasunaz kon-tzientziatzeko balio izan du, eta beren herrian naturarekin harremanetan egoteko aukera eman die. Halaber, beren erantzukizun zibikoa, naturarekiko lotura eta ingurumenaren zaintza sustatzen lagundu ahal diela kontuan hartuz. Esperientzia zirraragarria izan da ikasle guztientzat, errepikatzeko modukoa.