Eguraldi hobea aprobetxatuz HH eta LHko ikasleak patiora jolastera ateratzen dira. Batzuek kaniketan edo puxtarrietan jolasten ikasten ari dira. Euskararen erabilera sustatzeko eta ikasleen eta irakasleen arteko harremanak indartzeko, San Fermin Ikastolako Euskaraz Bizi taldeak ideia ezberdinak proposatu ditu. Beraien artean hilabetean behin klaseko ordu bateko saio bat jolasteko hartzearena.
HH eta LHko ikasleak klaseko ordu batez patiora ateratzen dira. Irakasle bakoitzak erabakitzen du noiz eta zein eremutan aritu behar diren: frontoian, polikiroldegian, futbol zelaian… LHko 3. eta 4. mailako gela batzuetan kanikak edo puxtarriak erabiltzen ari dira. Joko egokia iruditu zaie: psikomotrizitate fina lantzen da, binaka edo taldeka jolastu daiteke, ez da gauza handirik behar: puxtarria eta eremu egokia bakarrik. Jokoari Bertantzulo izena jarri diogu.
pausoz-pauso
Jokoaren helburua eta praktika
Kaniketan jolasten irakasteko hurrengo pausoak erabili ditugu: Lehenik eta behin, gelan jokoaren helburua azaldu eta erabili behar den hiztegia erakutsi zaie, adibidez: Kanika/puxtarria - hatza - hatz lodia/erpurua - zabalik - oinazpia - horma - bota - jo - zabaldu hankak - hasi botatzen/jaurtitzen - poliki, emeki - oinazpiz oinazpi - jo dut, jo zaitut, elkar jo dute, zer ona/txarra naizen! - Hori zorte ona/txarra! - indarrez - …
Bigarren pausuan, gelan daudelarik banaka eta hankak zabalik hormaren kontra esertzen dira. Puxtarria nola hartu eta bota erakutsi ondoren ikasle bakoitzak paretaren kontra botatzen denbora bat ematen du. Gero binaka eserita eta oinazpiz oinazpi elkarri puxtarria botatzen diote.
Azkenik, puxtarria hartzen eta jaurtitzen menperatzen dutenean binaka edo taldeka hasten dira jolasten. Bertantzulo ra irabazteko norberak bere puxtarria zulo batean sartu behar du ondoren hiru aldiz beste jokalarien puxtarriak jo behar ditu eta bukatzeko berriro puxtarria zuloan sartu beharko du.
Fermin M.
9 urte
Kaniken jolasa egin genuen egun batean eta Iñigo M. eta Iñigo A.rekin jarri nintzen. Hauek dira jokoaren arauak: Ez pikatu edo kexatu kanporatzen bazaituzte; tranparik ez egin; lurrean edo arean zulo bat egin; jokalari bakoitzak kanika bat izan behar du; zulotik hurbilen dagoena hasiko da bota-tzen; beste kanika guztiak hiru aldiz jo behar duzu zurearekin, gero zuloan sartu eta horrela besteak kanporatzen dira; beste guztiak kanporatuta daudenean irabazi duzu.
Iñigo L.
9 urte
Apirilak 30an, asteazkenarekin, kaniketan jolastu egin genuen HJA ordezkatuz. Gure irakaslea erligiokoarekin hitz egin zuen bera ere gurekin etortzeko. Azkenean klase osoa joan ginen. Gure irakaslea den Landerrek esan zuen bakarrik proba bat zela eta beste egun batean gehiago jolastu behar genuela... Eta horregatik, hiru edo lau pertsonetako taldeak egin eta ordu bat pasa genuen kaniketan jolasten.
Harritxu O.
9 urte
Asteazkenean patiora jaitsi ginen kaniketara jolasteko. Hirukoteka edo launaka jarri behar genuen, eta nik launakako talde baten ibili nintzen, Maria, Ainhoa eta Amaiarekin. Lehenengo zulo bat egiten genuen, gero leku bat adosten genuen eta hortik bakoitzak botatzen zuen. Bota eta gero, zulotik hurbilen zegoena hasten zen. Besteak kanporatzeko zuloan sartu, beste kanikak hiru aldiz jo, eta azkenik zuloan berriro sartu. Zu bakarrik gelditzen zarenean partida bukatzen da. Oso ongi pasa nuen.
Amaia B.
9 urte
Pasa den asteko asteazkenean kaniketan ibili ginen. Ni oso gustora nengoen eta asko dibertitu nintzen. Primeran pasa nuen. Batzuei ez zi-tzaien jolasa gustatu eta aspertu ziren. Ia ordu oso bat egon ginen puxtarriekin jolasten.
Iñigo A.
9 urte
Apirilak 30ean patiora atera ginen kanikekin jolastera eta oso ongi pasa genuen. Arean zulo bat egin genuen eta kanika barrura sartu behar genuen. Ondoren kanika bat hiru aldiz jo eta gero zuloan sartu behar genuen jokalari bat kanpora-tzeko. Horrela guztiak kanporatu arte eta azkenak irabazten zuen. Asko gustatu zitzaidan joko hori.