

San Fermin Ikastolako ikasleak, Durangoko ikasleekin batera, Gernikako Arbola bisitatu zuten.argazkia: s.f.i.
durango. Urte batzuk daramatza lanean San Fermin Ikastolako Euskaraz Biziko taldeak, euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Horren baitan, azken asteotan jarduera berezi batzuk antolatu dituzte. Alde batetik, 1. Batxilergoko ikasle talde batek Ikabil trukaketan parte hartu du, Durangoko Ibaizabal ikastolako ikasleekin batera. Ekimenaren helburua Euskal Herriko eskualde ezberdinetako ikasleek elkar ezagutzea da, heurekin euskarazko harremana sor-tzea, eta elkarren etxeetan eta herrietan egun berezi batzuk igarotzea. Urtarrilean Durangoko ikasleak izan ziren San Fermin Ikastolako ikasleen etxeetan, eta Nafarroa hobeki ezagutzeko parada izan zuten. Oraingoan, berriz, gure ikastolako 19 ikaslek izan dute aukera apirilaren 17, 18 eta 19an Bizkaia aldean ibiltzeko, Durangon, Gernikan, Bermeon... Horretaz gain, giro euskaldunean murgildu ahal izan dira, eta bizkaieraz primeran ulertzeko gai direla erakutsi dute! >San fermin ikastola