iruña. Bestetik, Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleek osatutako Euskara Taldeak, urtero bezala, bazkaria antolatu zuen Antsoleaga kalean dagoen Zaldiko Maldiko Elkartean, pasa den apirilaren 26an. Bakoitzak etxean prestatutako gutiziak elkartera eraman eta denon artean dastatzeko aukera izan zuten, bai eta bazkaloste atseginaz gozatzeko ere: txutxu-mutxuak, kantak, euskarazko mahai-jokoak... Larunbata oso berezia izan zen guztiontzat, izan ere, adin ezberdinetako ikasleek primeran pasatu zuten elkarrekin, baita irakasleek ere. Eta, garrantzitsuena: euskaraz!argazkia: san fermin ikastolako euskara taldea