atarrabia. Irakur zaletasuna elikatzeko gure ikastolak zenbait ekintza aurrera eraman ditu. Aurten Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuaren irakurketa landu da gure ikastolan, erabiltzen diren lau hizkuntzetan Gauero paseatzera aterako nintzateke ipuina irakurriz.
Ekintza hau Jira Bira guraso taldeak antolatu zuen ikastola osorako, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna apirilaren 23an ospa-tzen dela kontutan harturik.
Irakurketa irrati gelan egin zen eta ikasgeletan ikasle guztiok zuzenean irratiz entzuteko aukera izan genuen. Entzuten ari ginen bitartean, Obabakoak liburuaren azala ilustratu genuen.
Ilustrazio horiekin beheko zilindoan erakusketa antolatu dute. Eta honako ikasle hauen lanak saritu dituzte:
Leire Eslava DBH 1
Iñaki Leunda DBH 2
Irune Barean DBH 3
Ea datorren urtean ere modu erakargarrian antolatzen duten! >p.z.i.