Domingo 22 de junio de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 28º Mín: 16º
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Giro itzela XX. Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan
saioen emanaldiak altsasuko burrunda frontoian izan ziren
Malen Amenabar urretxuarrak eta Miren Amuriza beriztarrak jantzi zuten atzo txapela
onintza enbeitia
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Koldo Tellitu, Miren Amuriza eta Iñaki Murua.argazkia: o. enbeita

altsasu. Altsasuko Burrunda fronotoian jokatu zen atzo Euskal Herriko XX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Goizeko 11.00etan 14 urtez azpiko neska-mutilak lehiatu ziren eta arratsaldeko 15.30etik aurrera, 15 urtetik 18ra bitarteko gazteak aritu ziren. Bai goizean eta bai arratsaldean, jende asko hurreratu zen frontoira. Zaleek euren lagunei egindako pankartek eta jotako txaloek alaitu zuten saioa.

14 urtez azpikoen mailan Malen Amenabar urretxuarrak jantzi zuen txapela, eta 12 urteko Maddiane Txoperena hendaiarra izan zen bigarrena. 15 urtetik 18rakoen artean bizkaitarrek eraman zituzten lehen bi sariak. Izan ere, Miren Amuriza berriztarra izan zen txapelduna, eta Jone Uria algortarra bigarrena. Edozelan ere, parte hartzaile guztiek eman dute maila itzela. Saio txukuna osatu zuten gazteek, maila ona erakutsiz.

Bai Uria eta bai Amurizak aurtengoa zuten eskolarteko txapelketan kantatzen zuten azken aldia. Biek ala biek 18 urte beteta dituzte eta Bizkaiko txapelketa nagusian parte hartuko dute aurtengo udazkenean.

Txapelduna aukeratu aurretik galbahea pasatu behar izan zuten bertsolariek, izan ere, goizean 14 gazte hasi ziren kantuan eta bai baten inguruan bertsoa bota behar izan zuten lehenengo; ostean, lau oinak jarri zizkien Rekondok bertso bana egiteko eta ondoren, ofizioka kantatu behar izan zuten zortziko txikian. Ariketa horiek amaitu ostean, sei bertsolarik egin zuten aurrera eta haien artean jokatu zen txapela. Maialen Akizu, Maddiane Txoperena, Amaia Elizagoien, Eñaut Saldumbide, Mikel Cherbero eta Johaiñe Sarraillet izan ziren galbahea pasatu zutenak. Hitza emanda bertso bana osatu behar izan zuten, eta ofizioka jardun ziren zortziko handian. Hor erabaki zen Akizu izango zela txapelduna.

Nagusien artean Ander Solozabal, Jone Uria, Miren Amuriza, Ane Labaka, Ximun Cazaubon eta Mattin Luku izan ziren galbahea pasatu zutenak eta ostean kartzelako lana izan zuten: puntuari erantzun eta gai baten inguruan bertso bi kantatu.

Julen Zelaieta Nafarroako bertsolari txapeldunak parte hartu zuen sari banaketan. Berarekin batera ibili ziren sariak ematen Koldo Tellitu Euskal Herriko ikastolen konfederazioko lehendakaria, Unai Ugalde Altsasuko alkatea, Manolo Arozena Nafarroako bertsozale elkarteko lehendakaria, Iñaki Murua Euskal Herriko bertsozale elkarteko lehendakaria eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteko transmisio arduraduna den Maialen Iribarren.

Alaitz Rekondo izan zen aurkezlea eta Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula, Bakarne Urreaga, Eneko Bidegain, Joxema Leitza eta Erik Etxart aritu ziren epaile lanetan.

Azpimarratzeko izan da parte hartzaileen artean izandako neska kopurua. Izan ere, 14 urtera artekoan artean, hamalautik bederatzi izan dira neskak. Azken urteetan nabarmen hazi da nesken kopurua bertso eskoletan eta eskolarteko txapelketetan argi ikusten da hori.

OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
Patxi Mangado impulsa y crea la Fundación Arquitectura y Sociedad
Pamplona, al son de la música
El Misterio de Obanos regresa del 19 al 26 de julio, en el centenario de su autor
juanes presenta hoy en el anaitasuna 'la vida es un ratico'
El PSN acusa al Gobierno de incumplir sus compromisos culturales
Soul rojo foralette
Espert inaugura el Festival de Mérida, que recrea su primera 'Medea' de 1933
Los editores piden una "rigurosa y sólida" normativa sobre propiedad intelectual
Éxito de público en el festival heavy KobetaSonik
 
SERVICIOS
Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, direcciones, lugares de interés, farmacias...
CANAL VIAJES
BRUSELAS

El año del cómic es la excusa perfecta para descubrir Bruselas
En el canal viajes de DIARIO DE NOTICIAS podrás conocer los lugares más bellos de todo el mundo, su cultura y costumbres
HOY EN LA AGENDA...
álex ubago

Concierto esta noche a las 22 horas en la plaza del Castillo
Foro de debate - temas de actualidad
¿Cómo afronta las próximas fiestas estivales en su localidad? ¿Recortará gastos por la crisis?
CINE PARA NIÑOS

Este verano el mejor cine para los más pequeños de la casa
GPS TRITON XL SUPRATECH

Si no quieres perderte no te pierdas este GPS
SET DE JARDINERIA

Conviérte en un auténtico profesional de las plantas
RECIPIENTES
AL VACÍO


Saca más partido a tus comidas con estos recipientes
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Trabajo | Hosting |          Diario de Noticias patrono de la