Viernes 25 de julio de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: Mín:
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Navarra España - Mundo
Jorge Oteizaren yoga ariketak estres kolektiboa gainditzeko
herri-estresaBideratzen laguntzen du ikastaroak
Leire Saituak eskaintzen dituen eskoletan lasai sakona lortzen ikasten da
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Leire Saituaren ikasleak yoga ariketak egiten, atzo.argazkiak: joseba zabalza

iruñea. Azken urteotan bezala, Udako Euskal Unibertsitateak yogari buruzko ikastaro bat eskaintzen du egun hauetan bere menuan . Leire Saitua soziologa eta yoga irakaslea dugu, hain zuzen, gaur amaituko diren 14 izpi.ariketa herri-estresari aurre egiteko eskolen arduraduna. Herri-estresa, Saituaren hitzetan, "herri edo kolektibo bezala senti-tzen dugun estresa da; mendeak daramatzagu herri bezala egoera larri batean eta ez dugu horretaz hitz egin ere egiten. Alde honetatik sentsibilitatea galtzen ari gara nabarmen".

Ikastaro honen bitartez, partehartzaileek estres-kolektibo hau bideratzeko aukera daukate. Soziologa honen aburuz, "euskal herritarrok ez daukagu egoera politikoak eragiten digun estresa atera-tzeko modurik. Barruan gordetzen dugun zerbait da, arriskutsua da alde bateko edo besteko iritziak ateratzea".

Eskola hauen abiapuntua Jorge Oteizaren Ejercicios espirituales en un túnel liburua da. Honen inguruan Saituak hiru urratsetako prozesu bat egiten du: jaso, hausnartu eta sortu. Jasotzeko atalean, gai ezberdinak ekartzen dira: lehendabiziko egunean, adibidez, 18/98 prozesuko dvd-a jarri zen. Bigarren atalean, ikusitako gaiaren inguruan hausnarketa egiten dute ikasleek hitz borobila teknikaren bidez. Teknika honetan "hitz egiten duenak makil bat edo ur botila bat izaten du eskutan ete besteek entzuten dute; tentsioa sortzen duten gaiak jorratzen dira baina norberak barruan duena adierazteko aukera dauka", azaltzen du Leire Saituak. Honela, hirugarren atalean, jaso eta hausnartu ondoren, sortu egiten da, idatziz, pintatuz, kantatuz, etabar: "Norberari barruan mugitzen zaiona ateratzen eta lantzen da modu kolektibo batean ikastaroko urrats honetan".

Eguna bukatzeko, taldeak edozein polikiroldegitan egiten den moduko yoga saio bat burutzen du. Yoga ariketa hauen helburua, ikastaro guztiarena bezala, lasaitasun sakona lortzeko teknikak ezagutzea da. Saituak dionez, "lasaitasun sakon totala lortzea posible eta oso erraza da gainera: yogako arnasketa batzuk, postura eta lasaiketa minutu ba-tzuen bitartez edonork lortzen du sakon lasaitzea benetan".

Azken finean, hori da 14 izpi.ariketa herri-estresari aurre egiteko ikastaroaren helburua: bizi kalitate hobea lortu, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitate handiagoa lortuz. >o.f.z.

Kazetaritza: zergatik ez soinu-bitakora?
Mundua soinuaren bidez jaso eta ulertzen ikasten ari dira gaur bukatuko den Zergatik ez soinu-bitakora ikastaroan. Hots edo soinuez baliatuta, inguruko paisaia zein gertaerak azaltzeko gaitasuna lantzen dute ikasleek Aran-tza Gutierrez Paz EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslearen ardurapean. Gutierrezek audio blog edota pod cast bezala ezagutzen direnak, soinu-bitakora nahi izan ditu deitu: "Bitakora hitzarekin soinuekin bidaiak egin daitezkeela adierazi nahi dugu ikastaro honetan; soinu-bitakorek istorio edo gertaerak testu eta argazkiekin kontatu beharrean soinuarekin kontatzen dituzte". Hots edo zarata ezberdinek adierazten dutena, musika, ahotsa eta isiltasuna dira soinuak istorioak konta-tzeko dauzkan baliabideak ikastaro honen arabera. Honela, soinuen bidez zerbait azaltzen irakastea du helburu ikastaroak. Gutierrezen arabera, soinuak irudiak baino gehiago adieraz dezake: "Beldurrezko pelikuletan adibidez, soinuak berak adierazten digu noiz egon behar dugun erne. Ez dugu ikusten baina entzuten duguna gure irudimena martxan jartzen du". >d.n.
OTROS ARTÍCULOS DE Sociedad : Navarra
Las nuevas urbanizaciones tendrán un 70% de VPO y el baremo atenderá a los separados
15.000 nuevas VPO, de las que 3.000 serán de alquiler
Plan para sacar al mercado en 4 años mil de los 20.000 pisos desocupados
Las viviendas se repartirán según las necesidades reales y sólo habrá dos tipos de VPO
NaBai insiste en que el Ayuntamiento se persone en el asesinato de Nagore
Atropellado en Etxauri por un conductor que dio positivo
Una lámpara de mercurio contamina una piscina
El jesuita pamplonés José Mª Ábrego, rector del Pontificio Instituto Bíblico
Fallecen dos mujeres en un siniestro en Lekunberri
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'sinfónica de euskadi'

Concierto hoy a las 20.00 horas en el Auditorio Baluarte
Foro de debate - temas de actualidad
Comente en el foro sus impresiones acerca de la pugna por la sucesión al frente de UPN
COLECCIÓN
A. HITCHCOCK


Disfrute cada sábado de las obras del genio del suspense
EL COFFEE SHOP EN CASA

Disfruta del mejor café espresso
en casa
EL TRIVIAL
DE NAVARRA


El juego de mesa más famoso, ahora específico para Navarra
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |