Martes 23 de septiembre de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: Mín:
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Kultur Zirkuitua bihar hasiko da Iruñerriko bost elkartek antolatuta
Emanaldiakbihar eta urriaren 2, 9, 16 eta 23an izanen dira
Bost ikus-entzunezkok osatzen dute Zirkuitua, denak munduan zehar egindako bidaien ingurukoak
OIHANE FERNANDEZ
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Bihar bertan hasiko den Kultur Zirkuituaren kartela.argazkiak: topagunea

IRUÑEA . Azken urteotan bezala, Iruñerriko zenbait elkartek -zehazki Iruñeko Zaldiko Maldiko, Txantreako Euskaldunon Biltoki, Atarrabiako Karrikaluze, Burlatako Axular eta Berriozarreko Zorroka-, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko Kultur Zirkuitua antolatu dute Iruñerrian datozen asteotarako, beti ere euskararen erabilera susta-tzeko asmoarekin. Bost ikus-en-tzunezkok osatzen dute Kultur Errota egitasmoaren baitan dagoen Kultur Zirkuitua, denak munduan zehar egindako bidaien ingurukoak.

Bihar bertan hasi eta urriaren 23an amaituko den Iruñerriko Kultur Zirkuituan Alberto Iñurrategi, Jose Ramon Agirre, Amets Arzallus eta Txomin Txueka, Asier Arantzabal eta Mila Gallastegi eta Endika Fernandez bidaiari-abenturazaleek hartuko dute parte, beren diaporamen proiekzioarekin. Eskualde zirkuitu honen bitartez, hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatu eta eskaintza bateratua lortzen da, emanaldiak "elkarren aberasgarri izan daitezen". Zentzu honetan, Zirkuituak hiru helburu dituela azaltzen dute antolatzaileek: "Euskarazko kultur eskain-tza aberastea, euskarazko kulturaz gozatzeko ohitura sortzea eta, azkenik, kulturgileen sorkuntza sustatzea". Honako hauek dira aurtengo proposamenak:

'begiz begi' Alberto Iñurrategik eskainiko duen ikus-entzunezko honetan jasotako gogoetek mendizaleek ongi ikasita izan beharko luketen ikasgai bati heltzen diote: mendizalearen eta bere helburu gutxi-asko exotikoetan aurkitzen dituen jendeen arteko harremanari, abenturan murgildu eta ba-tzuetan arrakastaren lekua ere baden horretan denean. Mendizaleak erabat gure berdinak direnik ematen ez duen horiekin duen harremana, atzerritarra esaten diogun hori, gizakia alegia, dugu lan honen ardatza, metafora eder baten bidez adierazia: "Edertasuna ezkutatzen duen luxua da kolorea, doi-doi amorratzen dakien oinazearen edertasuna". Filme hau mendizalearen irudi idilikotik urrun dago, gogoetarako akuilua izan nahi du eta.

'zelanda berria: naturaren hitzak' Jose Ramon Agirre Marron-en ikus-entzunezkoa da hau. Zelanda Berrian gaur topa-tzen dugun lurraldea ikusgarria da bere osotasunean: guretzat bitxiak diren animaliak, mendi itzelak, sumendiak eta itsas fauna oraindik oso aberatsa. Ikuskizun honetan, naturaren indarraren esentzia agertu nahi da eta, nola ez, Hego Aldeko Irlan tente eta zorrotz altzatzen diren Alpeetako Cook (3.755m.) mendien igoeran izandako bizipen zoragarria. Irudi ikusgarriek, Garbiñe Tolosaren hitz eta esaldi xumeek eta Pello Ramirezek bereziki sortutako doinu hunkigarriak bizia eman diote Zelanda Berrian aurkitutako esentziari.

'illimani: boliviako izpiak eta hitzak' Indigenek Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote Boliviari. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Evo Moralesek atea zabaldu zien. Argia aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai gero, Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak . Orain, ikus-entzunezko hitzaldi bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hi-tza, argazkiak, bideoak, ber-tsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.

'sahararen barrenak miatzen' Ikus-entzunezko honekin, Asier Arantzabal eta Mila Gallastegik Sahara basamortuan oinez egindako bidaia bitxi bat erakutsi nahi dute: Tassili N'Ajjeren ingurukoa hain zuzen. Berau, sumendi batetik sortutako landaretzarik gabe-ko goi-lautada da. Argeliaren hegoaldean kokatua dago eta 1.800 metroko garaierarainoko altuera du. Trekkinaren bereizgarritasuna Erg Admer duna kateen eta Tassili handiaren ertzetik ibiltzerakoan aurkitutako paisaien aniztasunean datza, haitzek eta dunek sortutako labirinto eta sakan luze eta estuen artean.

DESTACADOS
zehaztasunak
zer, noiz, non...
Bihar, irailaren 24a. Alberto Iñurrategiren Begiz Begi ikus-entzunezkoa arratsaldeko 20.00etatik aurrera Atarrabiako Gune Eszenikoan eskainiko da, Karrikaluze elkarteak antolaturik.
Urriaren 2an. Jose Ramon Agirreren Zelanda berria: naturaren hitzak emanaldia Berriozarreko Zulo Alaia elkartean ikusi ahalko da 20.00etan hasita, Zorroka euskara elkarteak antolaturik.
Urriaren 9an. Amets Arzallus eta Txomin Txuekaren Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak diaporamak, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, Burlatako Axular elkartean, Axularrek antolaturik.
Urriaren 16an. Asier Arantzabal eta Mila Gallastegiren Sahararen barrenak miatzen ikus-entzunezkoaren proiekzioa egonen da Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean, 20.00etan, Biltokiak antolaturik.
Urriaren 23an. Azkeneko emanaldian Endika Fernandezen Alaskatik Ushuaiara bizikletaz proiekzioarekin gozatzeko parada izanen dute partaideek. Emanaldia Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean arratsaldeko 20.00etan izanen da, Zaldiko Maldikok antolaturik.
zenbakia
Emanaldi Mendialdean. Dagoeneko abian da Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa, Irurtzungo Aizpea, Araitz-Larraungo Mailope eta Imotz-Basaburuko Ametza euskara elkarteekin batera antolatu duten Mendialdeko Kultur Zirkuitua. Iragan irailaren 19an hasi eta heldu den urriaren 24an bitartean ospatuko da. Urriaren 3an, Amets Arzallus eta Txomin Txuekaren Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak ikus-entzunezkoa Lekunberriko udaletxean eskainiko da 20.00etatik aurrera, Aizpeak antolaturik; urriaren 10ean, Endika Fernandezen Alaskatik Ushuaiara bizikletaz proiekzioa egonen da Erasoko elkartean, arratsaldeko 18.00etan hasita, Ametzak antolaturik; urriaren 24an, Alberto Iñurrategiren Begiz Begi diaporamak Beteluko udaletxean eskainiko dira, 21.00etan, Mailopek antolaturik. Irailaren 19an Irurtzungo Iratxora gerturatu zirenek Asier Arantzabal eta Mila Gallastegiren Sahararen barrenak miatzen ikusi ahal izan zuten, Aizpeak antolaturik.
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
'Versus', película escrita por un navarro, seleccionada para el Festival de Sitges
La 1ª y la 10ª, Por P. Echeverría
La UPNA abre la matrícula de sus cursos culturales
Belén Macías debuta con 'El patio de mi cárcel', un filme de amistad entre presas
La turca 'Pandora's Box' teje un viaje interior con esperanza
El debut del cine español no cambia el panorama
Efectividad, espectacularidad, Por J. Óscar Beorlegui
Boyne: "La misión de la Bounty fue desde el comienzo totalmente corrupta"
Pou levanta mañana el telón del nuevo Teatro Goya con 'Los chicos de Historia'
La obra póstuma del fundador de Chambao verá la luz en noviembre
 
NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'día de navarra'

Amaral + Hombres G, en el Anaitasuna desde las 19.30 h
Foro de debate - temas de actualidad
Comente en el foro sus impresiones acerca de la pugna por la sucesión al frente de UPN
COLECCIÓN
A. HITCHCOCK


Disfrute cada sábado de las obras del genio del suspense
EL COFFEE SHOP EN CASA

Disfruta del mejor café espresso
en casa
EL TRIVIAL
DE NAVARRA


El juego de mesa más famoso, ahora específico para Navarra
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |