Martes 2 de diciembre de 2008 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: Mín:
Suplementos Canales Comunidad Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
ESTELLA
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Transportes Cartelera Telefonos Puntos de venta Hemeroteca
Actualidad Foro Chat Clasificados
"Txistuak musikaz gozatzera eraman nau"
P.E. (GAREAN)
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Hasier Ollo.Foto: D.N.

ESTELLA-LIZARRA. Hasier 1991. urtean jaio zen. Garestarra da, bere gurasoak bezala. Hala ere, 3 urterekin Lizarra ikastolan sartu zen eta geroxeago, familiarekin batera, hona etorri zen bizitzera.

Lizarran hainbat urtetan ikasi ondoren, Iruñean ari da orain Hasier Ollo txistu ikasketak egiten.

Diotenez, musika zure zaletasun handienetariko bat da.

Halaxe da. 7 urte nituela Lizarrako Julian Romano musika eskolan hasi nintzen ikasten. Ordurako musika gustuko nuen, eta gaur egun hala jarraitzen dut. Esan daiteke betidanik musikazalea izan naizela.

Zerk eraman zintuen txistua ikastera?

Egia esan, hasiera batean berdin zitzaidan zer jo. Baina txistua jotzen hasi bezain laster ez nintzen damutu. Haren soinu paregabeak, danbolinaz jo ahal izateak eta kalean jendearekin disfrutatu ahal izateak, erakargarri bilakatzen du txistua. Horregatik edozein adinerako eta gustuetarako gomendagarria da.

Zer esan dezakezu Julian Romano ikastetxeari buruz?

7 urterekin hasi eta 15 urte bete nituen arte egon nintzen Julian Romanon txistua eta solfeoa ikasten. Oroitzapen onak zor dizkiot nere musika ikastexea izan zenari, asko lagundu bait ninduen nere musika heziketan. Eskerrik asko irakasle-andereño guztiei eta batez ere Amaiari, nire txistu irakasleari.

Eta orain non ikasten ari zara?

Egun Pablo Sarasaten ari naiz txistua ikasten. Erdi Graduko 4.mailan.

Ze iritzi daukazu Pablo Sarasate ikastetxeari buruz?

Musika ikastetxe oso ona dela esango nuke, bere funtzioa ondo betetzen duena. Hala ere, zenbait puntutan ez nator bat ikastetxearekin eta kritika egingo diot. Batetik, ordutegiak kaos bat bilakatzen dira urtero. Ongi ulertzen dut zaila izan daitekeela honako hau ondo antolatzea baina badute zertan hobetu. Bestetik Pablo Sarasaten lantzen diren langaiei erreparatu nahiko nieke. Hauek zaharturik daude eta … jotzen ditut. Nire ustez langaiak gaur egungo egoerara egokitu beharko lirateke.

Zer eman dizu txistuak?

Gezurretan ibiliko nintzateke onura bakarrik ekarri didala esatean. Txistuak edozein instrumentuk bezalaxe, orduak eta sakrifizioa eskatzen baititu. Gainera, bandan ibiltzen den jendeak jakingo duenez, erantzukizunak eta betebeharrak ere eskatzen ditu. Dena den, lehen aipatu dudan bezala, ez naiz batere damutu txistua ikasi izanaz, toki eta pertsona ugari ezagutzera eramateaz gain, neu eta ondokoak musikaz gozatzera eraman gaituelako.

Entzun dugu Hernanin zenbait sari irabazi zenituela.

Bai, egia da. Duela 2 urte Hernaniko Txistulari gazteen II.en txapelketa egin zen. Hartan B kategorian (12-16 urte bitarte) neure burua aurkeztu nuen eta 3.saria eskuratu nuen. Hurrengo urtean ere aurkeztu nintzen kategoria honetan, eta suerte pixka batekin, lehenengo saria eta txapelarekin Lizarrara bueltatu nintzen.

NUEVO SERVICIO
¡NOVEDAD! Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'día de navarra'

Amaral + Hombres G, en el Anaitasuna desde las 19.30 h
Foro de debate - temas de actualidad
Comente en el foro sus impresiones acerca de la pugna por la sucesión al frente de UPN
COLECCIÓN
A. HITCHCOCK


Disfrute cada sábado de las obras del genio del suspense
EL COFFEE SHOP EN CASA

Disfruta del mejor café espresso
en casa
EL TRIVIAL
DE NAVARRA


El juego de mesa más famoso, ahora específico para Navarra
DISCOGRAFÍA QUEEN

La discografía completa del grupo en 24 entregas
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Web auditada por la OJD | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hosting | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |