Basaburuko eguna larunbatean ospatuko dute Anizen. Bi urtean behin egiten den ospakizuna 8.00etan hasiko da, mendi itzuliarekin. Ondotik, 11.00etan mus txapelketa eginen dute frontoian, eta 12.00etan haurren herri kirol erakustaldia. 14.30ean 150 lagun inguru elkartuko dira bazkarian, eta ondotik dantzaldia izanen da Hauspolariek taldearen eskutik. Bezperan ere izanen da zer egin. Ortzirale honetan, 19.00etan Anizko elkartean, Labrit Multimediaren Vitagrama. Memoria bizia egitasmoa aurkeztuko du Gaizka Arangurenek.