Euskaraldia azken egunetan da. Urdazubin, euskaltzaleak elkartu eta euskararen aldeko ariketa erraldoi honi ikusgarritasuna emateko, aperitifa antolatu zuten joan den larunbatean eta bide batez, argazkia atera zuten. Euskaraldiaren hirugarren edizio honetan 78 lagunek eman dute izena Urdazubin, horietatik 74 ahobizik eta lau belarriprestek. Gainera, eskola arigune gisa parte hartzen ari da.