Txikitan ikasi genuen mundua biribila zela, zapalxeagoa goi-behean etalodi samarra Ekuador deitzen erdigunean. Halerebazen gurean amarena izandako Lutelestia liburua, erdi-ezkutuan irakurtzen genuen geografia entziklopediatxoa. Aspaldiko kontuak. Hauteskunde kanpainaren ekuadorrean gaude eta gaitzespenak, galdera erretorikoak, proposamen sinesgarriak, … denetatik ari gara jasotzen: orain lau urte agindutakoak zertan diren, zein zaila izan den herri-agintarientzat legealdi hau, zelako arinkeriz jaurtitzen diren elkarbizitza politikoari kalte baino ez dietengezurrak eta erdi-egiak etabar.

Izan ere, politika publikoan diharduten gizon-emakumeek jarrera oso desberdinak erakusten dituzte. Badira etorkizunerako konpromisoak azaltzen dizkigutenak eta baita asmakizun hutsezko esaldi lodietatik aurrera joaten ez direnak ere. Guri tokatzen zaigu batzuk eta besteak bereiztea denok elkar ezagutzen dugun herri honetan.

Botua erabakitzeko orduan emozioa izan ohi da lehen bultzada. Pultsio hori hautagaien sinesgarritasunarekin uztartuz gero bihurtzen daeraginkorragogure erabakia. Herritarron kultura zibikoarekin bat dator titular handiak eta adierazpen harroputsak albo batera uztea,oso serioa da-eta jokoan daukaguna. Innerarity irakasleari irakurria diot politikanbeste inon baino handiagoa dela aurreikusitakoa ezinezkoa gertatzeko arriskua, ziurgabetasuna baita muina. Beraz, herritar gehienen aldekoenak diren erabakiak hartzeko gaitasunak markatuko dulidergotza. Herritarren usteek parametro horretan dute defentsarik sendoena. Eta batzuenak zein besteenak –denak- dira eztabaigarriak. Ez dago absoluturik, soluziorik onena hautatzea da kontua.

XXI. mendeko elkarbizitza politikoan ez gara utopiara iritsiko ezta distopian jausiko ere, besteak beste, itxaropen eta helburu politiko desberdinak ditugunok elkarrekin bizi garelako; are gehiago, elkarrekin bizi nahi dugulako. Denok irabaziko dugu hori guztiori gogoan erabakitzen badugu gure botua.