rest gaude bidegorria eta txirrindulentzat estalpe-tailerra mustutzeko. Lanean ikusi genituen zurginak, ostiralean, teilatua jartzen, txirrindulentzat erremintak finkatzen eta irrikaz gaude ikusteko nola bukatu ziren lanak. Jakin badakigu ere, aste honetan zehar txirrindulak konpontzeko saio bat izango dugula. Bidegorri hau, beste asko bezala, urratuz egin da, norabidea galdu gabe eta aukera probestuz.

Dagokigun atean zain gaude, Txirringuatik hasi eta ikastolaraino iristen den bidegorriari begira. Orain arte bezala, txirrindulaz datoz ikaskideak: Ander, Noa, Aitor... Astelehena da eta Gorpuz Hezkuntzako saioa daukagu. Beraz, gure ingurua ezagu-tzeko txirrindula ibilbidea egingo dugu. Irunberritik gatozenok egunero erabiltzen dugu txirrindula, eta hau ez bada, patina. Herriaren erdigunea ez da urruti, naiz eta puntu ba-tzuetatik kilometro batetik gora egin behar den ikastolara etortzeko.

Hogeita hamar gurpildun ibilgailutik gora kontatu ditzakegu aparkalekuan. Gurea bezalako ikastola batentzat asko da: txirrindulaz ibiltzen dakigun eta ikastolara ekar-tzeko aukera dugunon %90 izan gaitezke egunero txirrindulaz etortzen garenak.

Hau azalduta, errazago izango da agertzea herriko edozein puntutatik etortzeko bide eroso eta segurua egiteko premia bazegoela. Jakin badakigu ere, mugikortasun jasangarri baten alde lanean ari garela.

Proiektua, 2018ko Jasangarritasun Taldeko Plan Estrategikoan sartu zen, ikastolara eguraldi ona egiten zuenean bi gurpildun ibilgailuz zenbat jende zetorren jakinda, batez ere, udazken eta udaberrian, bereziki LHko goiko mailetako ikasleen artean (3-6. maila bitartekoan).

Erabilera hau eta oinezkoena urte osoan orokortu egin behar zen, inguruarekin konpromezua ez delako soilik eguraldi ona egiten duenean. Horretarako bide seguru bat eskainiz eta aterpe bat eraikiz. Urte horretan berean, aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu zen proiektua eta zoritxarrez ez zen onartu. Hala ere, segurtasun berme handiagoa emateko, senalizatu eta norabide bakarreko kale bezala paratu zuten Arangoiti kalea.

2019an bidegorriaren proiektua lan-tzen jarraitu zen, segurtasun bermea bilatuz, adin tarte zabalago bati herriaren erdigunetik ikastolaraino edota eskolaraino mugitzeko aukera emateko. Aldi berean, ikastolan eta neguari begira, txirrindulak sartzeko estalpe bat sortzeko asmoa azaldu zen, bizikletei konponketak egiteko tailer txiki bat proiektuari gehituz.

2020ak berriz, etxeratzeko momentu tristeak ekarri dizkigu baita ikastolara txirindulaz, segurtasunez, urte osoan eta pozik etortzekoak ere. Bidegorria burutu da eta honen bidean ikastolako komunitatea lagundu dutenak izan dira, besteen artean, Irunberriko Udala, Zangozaldeko Mankomunitatea eta Cederna Garalur... Erakunde hauetan inguru jasangarri eta orekatu baten alde dauden pertsonei eskerrak eman nahi dizkiegu.

"Beti bizikletan etortzen naiz. Orain bizikletan datozenak zuzen ibiltzen dira errepidean, zig-zagean ibili gabe eta istripu arriskurik gabe. Orain seguruagoa da bide gorritik joaten direlako"

(3.maila)

"Beti patinetean etortzen naiz. Kotxeak azkar etortzen ziren bodegako bidegurutzean behera eta orain seguruago da badakitelako patineteak eta bizikletak pasatuko direla. Polikiago ibiltzen dira"

(3. maila)

"Jarri zutenetik egunero erabiltzen dut bidegorria, orain erosoagoa da bizikletaz joatea ikastolara. Nik uste dut lehen baino jende gehiago datorrela bizikletaz orain"

(5.maila)

"Egunero etortzen naiz bizikletaz ikastolara, bidegorria izan aurretik ere. Ikastolan muntatu dugun bizikleta tailerra erabiliko dut hemendik aurrera, gurpilak puzteko adibidez"

(6.maila)