- Ikasle hauek suteen inguruan proiektu bat egiten ari dira eta mendietan gertatzen diren suteen inguruan informazioa eskuratzen ari dira, suteak nola murriztu jakin eta ikasi nahi dutelako. Ezkaba mendian garbiketa bat egiteko asmoa dute eta horretarako Atarrabiako Udaletxeari laguntza eskatu diote.

Txikitatik suhiltzailea izan nahi al zenuen?

-Ez. Txikia nintzenean futbolaria edo pilotaria izan nahi nuen, baina kirol horietan hain ona ez nintzenez suhiltzailea izatea erabaki nuen.

Zenbat urterekin hasi zinen suhiltzaile izaten?

-21 urterekin hasi nintzen suhiltzaile izaten. Garai hartan Ezkaba mendian egoten nintzen etxola batean sartuta eta suteren bat egonez gero abisua ematen nuen. 27rekin suhiltzaile plaza eskuratu nuen eta orain 40 urte ditut.

Zergatik aukeratu zenuen suhiltzaile izatea?

-Ba, auskalo! Nekazaritza Ingeniari-tza Teknikoa eta Ingurugiro Zientzia ikasketak egin ondoren argi ikusi nuen suhiltzailea izan nahi nuela.

Zein izan zen zure lehenengo lana suhiltzaile bezala?

-Nabaskozen izan zen, hormigoi-kamioi bat irauli zen eta izugarrizko lana egin behar izan genuen arazoa konpontzeko.

Zein izan da egin duzun erreskaterik arriskutsuena?

-Arriskua egunero izaten dut. Helikopteroz joatea oso arriskutsua da, batez ere eguraldi txarra dagoenean. Hain arriskutsua da haize asko dagoelako, txoriak ere daudelako, elektrizitate kableak daudelako...

Nola sentitzen zara erreskate bat egin eta gero?

-Ongi ateratzen bada oso pozik jar-tzen naiz eta hain ongi ateratzen ez bada, ba ez naiz horren pozik jartzen.

Zenbat denbora egoten zara lanean?

-Egun batzuetan 24 orduko txandak egiten ditut. Beste batzuetan aldiz, 14 ordukoak. 14 orduak, normalean, egunean zehar helikopteroa erabiltzeko dira, gauez ezin baitira helikopteroak erabili.

Zer jaten duzu hain indartsu egoteko?

-Ezer berezirik ez dut jaten, gustuko dudanetik asko jaten dut eta hain gustuko ez dudanetik ez hainbeste. Ramonen baratzeko barazkiak oso ongi datozkit indartsu eta osasuntsu egoteko. Nire lagun Igorrek presta-tzen duen basurdea jatea ere ikaragarri gustatzen zait.

Babes asko jartzen duzue sute batera joateko?

-Bai, asko. Mendietara oxigenorik gabe joaten gara jantzi bereziekin eta industriako suteetan oxigenoa ere eramaten dugu.

Gehien bat, zergatik sortzen dira suteak mendian?

-Batez ere mendian dagoen zaborrarengatik gertatzen dira suteak. Zabor hauek gizakiak botatakoak izan daitezke, plastikoak adibidez. Beste ba-tzuk ordea, mendiak berak sortutakoak dira, landare edo hosto lehorrak edota eroritako adarrak adibidez. Azken hauek, gero eta ugariagoak dira mendietan gero eta abere gutxiago dagoelako eta hauek mendietan dauden belar txarrak ez dituztenez jaten, mendiak gero eta zikinagoak daude.

Nola murrizten ahal ditugu suteak?

-Alde batetik, Gobernuak lan asko egin behar du hauen prebentzioan: sute kanpainak, mendien garbiketa, zuhaitzen mozketa… egin beharko lituzke. Bestetik, zuek mendira joaten bazarete, mendian aurkitzen dituzuen zaborrak jaso ditzakezue. Horrekin asko aurreratuko genuke.

Zein izan da egon zaren suterik handiena?

-Orain dela lau urte Tafalla aldean gertatu zen sutea.

Mila esker zure laguntzarengatik!

-Mila esker zuei interesagatik, ea proiektua gauzatu dezakezuen!

“21 urte nituenean Ezkaba mendian egoten nintzen etxola batean sartuta eta suteren bat egonez gero abisua ematen nuen”

“Mendira joaterakoan bertan aurkitzen den zaborra jasotzea oso lagungarria izan daiteke suteak murrizteko”