EDICION
Portada
Sociedad
Política
Vecinos
Economía
Mirarte
Deporte
Opinión
El Tiempo
Humor
¡Qué Mundo!
Televisión
Ecos de sociedad



Sábado 18 Oct. 2003


MERINDAD DE ESTELLA
Lizarrako Gaztetxea ez dute oraingoz lurrera botako


A.PEREZ BUENO - Lizarra

Lizarrako Gaztetxearen bizitza ez da oraingoz etengo joan den astean komunikabideren batek esan zuen bezala. Publikatu ziren informazioen arabera, eraikinaren lurreraketa apirilaren 2an izan behar zen, baina eguna iristerakoan, espainiar Defentsa Ministeritzak inolako agindurik eman ez zuela jakin zen.

Gaur egungo Gaztetxea, militarren kuartel ohia, orain dela bost urte Lizarrako hainbat gaztek okupatu zuten. Hauek bertan bizi izan diren denbora luzearen ondorioz, Defentsak eraikina bota behar duelaren abisua jasotzeko eskubidea daukatela jakinarazi zen asteartean. Horregatik, lege arazorik ez izatearren, badirudi espainiar Defentsa Ministeritzako arduradunek kuartela botatzeko baimenaren epearen luzapena eskatu zutela. Orain, ministeritzak epaitegiari eskatu beharko dio, gazteek Gaztetxea utzi dezaten agindu bat zabaldu dezan.

Lizarrako indar politikoek bitartean eritzi ezberdinak dituzte gaiari buruz. Batasunak eta CUE/LKBk adibidez, Gaztetxearen lurreraketaren aurka azaldu ziren, gazteriak egoteko lokalen bat behar duelako. UPNk ostera, eraikina orain dagoen tokian udal igerilekuak egiteko asmoa daukala garbi utzi zuen aspaldi.

Aste Santuko azken egunean, astelehenean alegia, eskualdeko herri batzuk jai gogoak bazituztela erakutsi zuten. Allon eta Urantzian esate baterako, Judasen irudia erretzeko ohitura, urtero bezala ospatu zuten. Bi herrietako ume ugari bildu zen hain pertsonai famatuaren inguruko erreketa honetan.

Etorkizunerako garrantzitsua izan daitekeen proiektu bati buruz ere berriak izan dira aste honetan. Lizarraldeko hainbat herrientzako izango den industrialgunea 2005ean prest egongo litzateke, Nasuinsa enpresak adierazi zuenez. Iruñean ospatutako bilera batean, proiektu hau bultzatu duten hamabi herrietako udal ordezkari batzuk egon ziren, eta bertan esan zutenez Nasuinsa enpresak 2004erako lanak hasita egon daitezela nahi du.

Oraindik argi ez dagoena industrialgunearen kokapena da. Bileraren ondorioen arabera, Urantzia, Arronitz, Sesma edo Lizarra izango dira azpiegitura hau bere lurretan edukitzeko aukera gehien dituztenak.

Proiektu honen alde apostu egin duten herriak hauek dira: Deikaztelu, Arellano, Arronitz, Lerin, Lizarra, Bilatorta, Aiegi, Lazagurria, Sesma, Allo, Mendabia eta Urantzia. Hasiera batean, 500.000 metro karratu izango lituzke industrialguneak, baina bileran egon ziren ordezakariek esan zutenez, milioi bateraino iritsi daitezke aurrerago.

 


ENVIAR ESTA NOTICIA POR EMAIL

¿Piensa que esta noticia le interesaría a otra persona? Envíesela!!. Simplemente escriba el email de la persona destinataria, y pulse el botón "enviar".

SUSCRIPCION

Reciba a primera hora de la mañana los titulares más importantes del día en su e-mail.