Saltar al Contenido

19-12-2014

BERTSOLARITZA

La crítica, el arte, la literatura, el cine, la música, la TV, la fotografía, la comunicación... Aporte su visión acerca de cualquier evento cultural.

Moderador: Diario de Noticias

Notapor Doneztebe gorria » Dom Nov 02, 2008 9:40 pm

Ofizioka Sustrai Kolina eta Igor Elorzak 2001eko finalean egindako saioa:

Gaia, zuek biok itxaropena zarete, Sustrai txiroen itxaropena da, eta Igor aberatsen itxaropena da, hiruna bertso 6puntuko motzean kantatzeko gaia.
Pausatu nolako gai konplikatuan, ze nolako irteera ematen dieten bertsolariek, bakoitza bere paperetik, arrazoi itzelak ematen...

Bertsos cantados "a oficio" (segun tema puesto por el gai jartzaile, teniendo cada uno un papel establecido) por Igor Elortza y Sustrai Kolina, en el campeonato de Euskadi de 2001 en la final.

El tema era el siguiente, vosotros dos sois la esperanza, pero Sustrai es la esperanza de los pobres e Igor es la esperanza de los ricos.
Fijaos como los bersolaris cantan un tema complicado aciertan plenamente, cada uno desde su papel dando razones increiblemente validaas

Colina:
Topera nago aurrena,
ez naiz ezerÆe hurrena,
gauzak aguro aldatzen dira
bizitzan barrena.
Esperantza etsipena
ez ote da txiroena?
Ni nautelako bizitzan duten
armarik onena. (bis)

Al principio estoy a tope
a la siguiente no soy nada
las cosas pasan rapido a lo largo de la vida
la esperanza, la decepcion
no seran patriomonio de los pobres?
Porque yo soy la mejor arma que tienen en la vida

I. Elortza:
Nahiz ta ez naizen krudela,
aberatsekin fidela;
nahi dut diruak segi dezala
lehenago bezela.
Dirudunentzat horrela
beti irabazi itzela,
ta esperantza daukat halaxe
gertatuko dela. (bis)

A pesar de no ser cruel
soy fiel a los ricos
quiero que el dinero siga
como antes
asi para los ricos
siempre ganancias enormes
y tengo la esperanza de que
todo continue asi

Colina:
Jokatzen badute trebe,
egiten diet mesede,
auzo batzutan nahiz etsipena
den beti errege,
animatzea dut xede,
normala da alafede,
aberats egin nezakeelako
pobreena ere. (bis)

Si juegan bien
les hago el favor
aunque en algunos barrios
la decepcion siempre es el rey
mi objetivo es que animar
por dios es lo normal
porque puedo hacer rico
incluso al más pobre

I. Elortza:
Bota duzu mila mezu
ta ni ez naiz horren kexu,
nigatik bada pobre artean
segi dezakezu;
eta sinets nazakezu,
gaur hartzen dut konpromezu
geroago ta gehiagorena
izan zaitezen zu. (bis)

Has echado 1000 mensajes
y yo estoy en contra de eso
por mi puedes seguir
entre los pobres
y me puedes creeer
hoy asumo el compromiso
de que tu seas
durante mas tiempo y de cuanta mas gente

Colina:
Izan arren atsegina,
ni gozo ta hau gordina,
zentzu berean ez baitijoa
gure ahalegina.
Hori da daukazun mina,
zure nahia ta ezina,
anbizioa ta esperantza
ez dela berdina. (bis)

Aunque sea dulce
yo dulce y tu amargo
no va en el mismo camino todo nuestro esfuerzo
Eso es lo que te duele
tu querer y no poder
que la ambicion y la esperanza
no son la misma cosa

I. Elortza:
Zu ikusten zaitut gazte,
ene, zenbat buruhauste!
Esperantzaren bila burua
hor dijoa aske.
Aberatsentzat nahi beste,
pobreak zorion eske;
horrela bada biok egia
bihurtu gaitezke. (bis)

A ti te veo joven
jesus que dolores de cabeza
en busca de la esperanza la
cabeza vuela libre
los pobres buscan la misma
felicidad que los ricos
de esta manera ambos podemos convertirnos en realidad




Ofizioka Igor eta Sustrai
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor Doneztebe gorria » Jue Nov 13, 2008 1:05 pm

Iparraldeko bertsolari txapelketaren finala

Iparraldeko bertsolari txapelketaren finala eginen da larunbat honetan Donibane Lohitzunen.

Bertsolariak: Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ekhi Erremundegi.

Imagen

Ea saio gustagarria eskeini eta harara hurbiltzen garen bertsozaleak hasetzeko parada duten. Faboritoak Amets eta Sustrai izanen badira ere, argi Maddalenekin, sorpresa emateko irrikaz egonen baita...

Pertsonalki Odei Barroso oso ona iruditu arren, bere ordez Xalbador II iritsi izan balitz finalari bertze itxura eman izanen ziolakoan nago, bertze motako bertsolaria izaki, ikustea gustatuko baitzitzaidan...
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor Doneztebe gorria » Dom Nov 16, 2008 2:13 pm

Final polita eta une unkigarriak Donibane Lohitzuneko atzoko saioan. Saioa hasi aurretik, Alkhat bertsolariaren oroimenean Mixel Airek "Xalbador II-ak" bertso unkigarria bota zuen.

Hori eta gero eguneko 8 protagonistak oholtzara igo ziren, han ginen 2000 lagunen txalopean... Polita zen hainbertzeko jendetza han ikustea, eta sarri banatzen gaituen muga horrek batzuetan zer nolako balio gutti duen ikustea...

8 bertsolarien agurrarekin hasi zen saioa, eta agurretik ikusi zen saioa balekoa izanen zela, eta Ametsek hasieratik erasoan hasi nahi zuela. Oso agur polita bota zuen Ametsek, han ziren 2008 pertsonen balioaren erreibindikazioa egiten. Maialenek ere ona bota zuen, bere anaiaren gaineko desafioa egiten, Arzallustarren txapelaren esperoan...

Ofizioko lanetan, Miren Artetxek eta Odei Barrosok zortziko ttipian egindakoa gustatu zitzaidan gehien, gehientsuenak oso onak izan arren. Hasierako lan hauetan justuen egon zena Xumai Murua izan zen, nerbioak janda baitzeukaten, eta puntu bat baino gehiago ihes egiteaz gain, bertsoa bukatzen ere lan nahiko izan zuen batzuetan...

Puntuak erantzuten, Eki , Odei eta Karlos ongi ibili ziren, baina nire ustez hoberena Sustrai izan zen. Lan honetan ibili zen justuen nire ustez Amets Arzallus, baleko lana egin arren.

Ondoren kartzelako lana etorri zen, kartzelako lan atipikoa gainera. Lehenik binaka 6 puntuko motzeko neurrian ari behar ziren, bata amaren paperean eta bertzea haurdun gelditu den 16 urteko alabaren paperean. Miren Artetxe eta Maialen Arzalluseren lana polita izan zen, ez zuten Aizak hi mutil maionontzi doinua aukeratu, eta doinu unkigarriago batekin (mendian gora aritza), saio oso txukuna egin zuten. Eki eta karlos, eta Xumai eta Odeik bide beretik jo zuten eta balekoa izan zen, bertso dotoreak ez hain dotoreekin tartekatuz. Eta jendea nahiko itzalia zegoenean Sustrai eta Amets hasi ziren, eta inork espero gabe umoretik hartu zuten gaia, 6 puntuko doinu bizi batekin, sorpresa itzela eman, jendea piztu eta beraiek nahi zuten efektua ederki lortuz... Saio osoko bertsoaldi bizienetarikoa botaz...

Binakako bertsoak bota ondoren, bikote bakoitzako kideek gai banaren inguruan bakarka hiru bertso bota behar zituzten nahi zuten doinu eta neurrian, hurrengo bikotea sartu aintzin. Honela denek ez zuten gai berdinaren inguruan kantatu, baizik eta 4k gai bati erantzun zioten, eta bertze laurek bertze gaiari.

Gai bat, Laruneko kaskora igo eta ortzi mugara begira zegoen pertsonaren paperean jartzen zuen bertsolaria. Eta bertzeak gutun baten paperean, bide luzea egin eta gero bere tokira iristen zen gutunaren paperean.

Laruneko gaiean ongien Amets aritu zen, bertso sakonak, borobilak botaz, puntu guzietan zerbait erraten... Maialen ere ongi ibili zen, nire ustetan arrazoietan pisko bat errepikatu arren... Odei Barrosoren saoirik hoberena izan zen hau, 3 bertso oso on eta arrazoi hagitz hagitz onak botata gainera... Karlos Aizpurua nire ustez lan honetan nahasi eta ez zuen biderik aurkitzerik izan.

Gutunaren paperean, Sustrai eta Miren ibili ziren hobekien, bertso onak botata.

Honen ondotik, agurrak eta txapelduna erran ziren, sailkapena honela geldituz:

1.- Amets 2. Sustrai. 3 Miren 4. Maddalen 5.- Odei (hauek Euskalerrikora sailkatu dira) 6. Ekhi 7. Karlos 8. Xumai

Saio ona baina piska bat pena ematen zuen sarritan hegoaldeko jendeak gaien nondik norakoak eta bertsolarien espresioak iparraldeko jendeak baino hobeki ulertzea. Saltu haundia zegoen gai jartzaile eta aurkezleen euskalkietatik, bertsolarien euskakietara, hitzetan sarri iparraldeko hitzak sartu arren...

Ez dakit baina iparraldeko bertsolari bateri "esan" edo "egingo" entzuteak, arraro jotzen dit... Hala ere, saio polita eta errepikatzeko modukoa...

Zuetako norbait egon zen?

Basoko, Amets?
_________________
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor Doneztebe gorria » Mié Dic 10, 2008 3:06 pm

Nire bertsolari fetitxe baten bertsoaldi genialetako bat jarriko dut orain, Amets Arzallus...

Fijatu bera iparraldekoa izanik zein hurbiltasunetik heltzen dio gaiari, azkenean entzulea errealitate horretara hurbilduz.

Gaia: Argazki honeri 3 bertso (Pariseko auto erratzeen argazkia)
Tema: 3 versos a esta foto (Los incidentes en los suburvios de paris)

Hiru bertsotan gai hau azaltzen
ez da izango hain sinple
Paris aldeko bazter auzotan
zenbat leku satelite!
Nere begiez bakarren batzuk
ikusiak dauzkat nik'e.
Ene Frantzia omen zinela
liberte ta egalite...
Hori guztia gezur bat dela
gazte hoiek badakite.

Explicar este tema no sera tan sinple
en lso suburvios de paris, jesus cuanto sitio satelite
algunos de ellos los he visto con mis ojos
Ai mi Francia, que antes eras, liberte et egalite
ahora todos esos jovenes saben que eso es mentira

Ene Frantzia aurrerakoia
garbia ta demokrata.
Barne ministro Sarkozy jauna
nahiko pertsona non grata.
Gazte horiei "zaborra" deituz
prentsan eman digu lata.
Gizonak jakin beharko luke
txorakeriak lagata
sua ez dela inoiz itzaltzen
egur gehiago botata.

Ai mi Francia, tan linpia y democrata
el ministro de interior sarkozy, bastaten persona non grata
al llamar basura a esos jovene, en la prensa ha dado la lata
ese hombre deberia saber dejandose de tonterias
que el fuego nunca se apaga, echandole mas leña

Neroni ere hori ikusteak
sortzen dit kristoren pena;
bazter auzotan galdua dago
bizitza itxaropena:
eskolarik ez, lanik apenas
bide itsua da dena.
Guk geuk ikasi beharko dugu
hori izango da onena
gure herrian ez gertatzeko
Parisen gertatu dena.

A mi tambien al ver eso, me entra una gran pena
pues en esos varrios ya esta perdido la esperanza de vivir
no hay colegio, trabajo apenas, todo es un camino ciego
Lo mejor sera que nosotros aprendamos de eso
para que en nuestro pueblo no pase lo que ha pasado en Paris

Ametsen bertsoa
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor Doneztebe gorria » Mar Dic 23, 2008 9:57 am

Igor Elorza bertsolari durangarrak jantzi zuen txapela Barakaldoko BEC aretoan iragan larunbata, abenduak 20, jokatutako saioan... Buruz burukora Unai Iturriagarekin pasatu zen.
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor Doneztebe gorria » Jue Ene 22, 2009 6:48 pm

Gaur arratsaldeko 8retan Gayarre antzokian Bertso jazza izanen da bertsolari hauekin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Andoni Egaña. Bertsolariez gain, musikariek inprobisatu beharrean jartzea izanen da nobedade nagusia, ea norbait animatzen den!!
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor malkaitz » Vie Ene 23, 2009 12:18 pm

Egunon, Ezin izan naiz joan saio honetara baina interegarria iruditu zait, beraz norbait joan bada mesedez erran zer moduz izan den.
Beste kontua, norbaitek daki noiz hasiko den Nafarroako txapelketa? egunak? eta egoitzak?
Esker anitz.
Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...
Avatar de Usuario
malkaitz
5 de mayo
5 de mayo
 
Mensajes: 787
Registrado: Mié Oct 01, 2008 8:14 pm
Ubicación: Eguesibar

Notapor Doneztebe gorria » Vie Ene 23, 2009 6:27 pm

Ni egon nintzen bai Gayarren ospatutako saioan... Kronika ttiki bat eginen dut bada:

Jendea zer itxarongo zain egon zen hasiera hasieratik, ez baitzen ohiko saio bat, baina segidan sortu zen eszenatoki eta aretoaren arteko konplizitate polit bat...

Musikariak oso oso ongi, aintzinetik bertsolariak zein doinuetan abestuko zuten hitz eginda zegoen, baina hortik aurrerako dena inprobisazioa zen, bai bertsolari, nola musikariek egin beharreko arregloetan.

Bertsolariak ere bikain moldatu ziren musikaren erritmora kantatzeko desafiora.

Jai gartzailea, hots, Unai Elizasu ere oso oso ongi egon zen gaiak jartzerako orduan, doinuaren araberako gaiak jartzea ez baitzen hots erreza...

"Haizea dato iparraldetik" doinuan gai hau jarri zion Amets Arzallusi, "Azkenaldian, haizea ez da iparraldetik datorkigun bakarra"

Beste momentu polit bat lau bertsolariak elkarri zirikan, "volando voy- volando vengo doinuan" eta Jon Maia eta Maialen "No woman no cry" doinuan (bikain hemen ere musikariak, itzelezko giroa sortzen)

Bikoteka ofizioka bikain funtzionatu zuen esperimentuak, baina bakarka askotan musikak sobra egiten zuen nire ustetan, Ametsen doinuan izan ezik.. (musikariek haizea bezala egiten zuten haizeko tresnekin, eta besteek ongi lagundu...)

Hurrengo emanaldiak seguru egonen direla, Gazteiz, Bilbo eta Donostin, baina azken hauetarako sarrerak azkar bukatuko direnaren ustea dut, eta gainera gaiak ez dira hain hurbilekoak izanen...

Txapelketari dagokionez, oraindik ez dakit ezer, baina aurten txapelketa nagusiko urtea izanik, seguru egon bertsolari denak aurkeztuko dira, txapelketa nagusian kantatzeko esperantzetan...
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor malkaitz » Sab Ene 24, 2009 12:21 pm

Esker anitz, ea urrengo saiora joaten ahal naizen.
Txapelketari buruz, nik uste berehala hasiko dela, zeren iaz martxoan izan baitzen finala.
Laister arte.
Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...
Avatar de Usuario
malkaitz
5 de mayo
5 de mayo
 
Mensajes: 787
Registrado: Mié Oct 01, 2008 8:14 pm
Ubicación: Eguesibar

Notapor Txea_osasunista » Sab Ene 24, 2009 12:26 pm

Que bonito es el esukera....que rabia que mi padre no me haya enseñado... :cry: :cry:
El vaticano es un impero que devora con ingenio predicando por la caridad

Imagen
Avatar de Usuario
Txea_osasunista
7 de julio
7 de julio
 
Mensajes: 8226
Registrado: Vie Mar 14, 2008 11:30 pm

Notapor Doneztebe gorria » Sab Ene 24, 2009 5:07 pm

Berandu den arren, gaur ospatzen da Donostian "Bertso Eguna" eta egun guzian zehar eguraldi txarrari desafioan ari izan dira goizean bertso poteoan...

Arratsaldean saioa iragarrita dago Kursalean, eta gauean urte guziko bertso afaririk hoberena izanen da, Euskal Herriko bertsolari aunitz afaltzen egon, eta kantatuko dutelarik...

Lastima joan ezin izana... :(

EGITARAUA
12:00etan, KALEKO BERTSOLARIAK Bulebarrean.
Aitor Mendiluze, Iker Alustiza, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Ander
Lizarralde, J.J. Zubieta Etxabe, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Viñaspre,
Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Iratxe Ibarra.
18:00etan, JOAN- ETORRIAN ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Jon Maia, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio,
Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.
Aurkezlea: Saroi Jauregi
21:00etan, afaria eta festa Martin Berasategi Kursaal jatetxean.
Julio Soto eta Beñat Ugartetxea, Amets Arzallus eta Ortzi Oiartzabal,
Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia, Xabier Amuriza eta Josu Zabala.
BERTSO EGUNA 2009
BERTSOZALE ELKARTEA, 943 694129
HISTORIA
Bertso Eguna
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor malkaitz » Dom Ene 25, 2009 11:43 am

* Berria.info »
* Papereko Edizioa »
* Plaza

* inprimatzeko bertsioa
* e-postaz bidali

2009-01-25

Joan gabe etortzerik ez, eta bertsozalerik gabe bertsolaririk ez. 'Joan-etorrian' lelopean, batzuk eta besteak bildu ziren atzo Kursaalean, eta Bertso Egun dotorea atera zen.

Uztarri beretik

Miren Garate
Donostia

Gugan sortua gugandik doa/ baina ez beti gugatik/ zuengana eta zuekin goaz/ eta beti zuengatik kantatu zien Jon Maiak Kursaalean bildutako bertsozaleei. Uztarri beretik doaz bertsolaria eta bertsozalea, eta aurtengo Bertso Egunean inoiz baino argiago laga nahi izan du hori Bertsozale Elkarteak, bertsozalea inoiz baino protagonistago izan baita.

1.700 lagun inguru elkartu ziren Kursaalean bertsoaren eguna ospatzeko egindako 40. ekitaldian. Goizean Donostiako Bulebar inguruetan kantari ibili ostean, 18:00etan puntuan hasi zen Bertso Eguneko saio nagusia. Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso aritu ziren kantuan, eta Saroi Jauregik aurkeztu zituen bertsozaleek aukeratutako gaiak.

Hain zuzen, horixe izan zen berezitasun nagusia. Ostirala bitartean gaiak proposatzeko aukera izan zuten bertsozaleek. 62 lagunek egindako ehun iradokizun baino gehiago jaso zituen Bertsozale Elkarteak, eta haietako batzuk erabili zituzten atzo. Alaiak izan ziren batzuk, serioxeagoak besteak, eta egoera bitxiak proposatzen zituztenak ere izan ziren.

Erantzungailuan utzitako gaietako batekin ekin zioten ekitaldiari. Proposamena egin zuen bertsozaleak plazetan izandako anekdotaren bat kontatzeko eskatu zien bertsolariei. Colinak kontatu zuen behin ezkontza batean kantatzera joan zela Amets Arzallusekin, eta bazkaldu ostean konturatu zirela ezkontzaz nahastu zirela. Maiak berriz, entzulerik gabeko saio batean ehun bertso baino gehiago kantatu zituela esan zuen. Iturriagak, berriz, behin kantuan ari zela denek barre egiten ziotela konturatu zela azaldu zuen, nonbait atzean norbait asto belarriak jartzen ari zitzaiolako.

Elkartera egindako proposamenez gain, beste hainbat formula erabili zituzten publikoa gai-jartzaile bihurtzeko, argazkiena izan zen horietako bat. Argi bat hasten zen bueltaka entzuleen gainean, eta bat-batean geratu egiten zen. Orduan azpian zuen pertsonak hainbat aukeren artean argazki bat aukeratu behar zuen, eta hura izaten zuen gaitzat bertsolariak.

Urertzean hondoratutako txalupa zahar bat aukeratu zuen bertsozale batek Unai Iturriagarentzat. Hark, txaluparen egoera Euskal Herriarenarekin alderatu eta hiru bertso bikain osatu zituen. Honela zioten bigarrenak eta hirugarrenak.

Unai Iturriaga:

Kapitaina ez zan izango ziur

bape zozoa-zozoan

baina ikusi geratu dala

nahiko modu kuriosoan

eta ez zuen hondoa joko

igual lehenengo pausoan

itsasaldi bat baino gehiago

bere bizitza osoan

baina ez dezagun bermoldatzea,

bilatu gure auzoan,

gure gogoak jarri dezake,

hori berriz itsasoan.

Behin hondoratu eta eraikitzea

gauza oso zaila omen

lehorrekoa izaki ez dakit

nik langintza hori zer den

baina saiatu egin behar dela

ondo garbi dut bederen

dagoenetik puskak biltzen

saiatu ba lehen baino lehen

izan ginena kontuan hartu

hori dena ez den arren

egur zaharrekin etxe berri bat

ia egiteko gai garen.



Gisa horretan erabakitako gai bat tokatu zitzaien Lujanbio eta Maiari ere. Argia Patxi Etxeberria bertsolariaren gainean geratu zen, eta hark INEMeko bulego bat agertzen zen argazkia aukeratu zuen. Honela kantatu zuen Maiak aurrenekoa:

Jon Maia:

Lanean pasatua

horrenbeste urte

baldintza eskasetan

lau euroren truke

orain hementxe gaude

ez mus ta ez tute

bate jokorik gabe

zer dakigu guke

negargarria ez balitz

barre egingo nuke



Langileen egoera eta gobernuek bankuei eta enpresei dirua eman izana salatu zuten gero bi bertsolariek. Eta azkenik honela amaitu zuen Lujanbiok jarduna: «Beti hain triste egon/ ez daukagu zertan/ noizik behin ona baita/ bolada luzetan/ eguzkitan egotea/ astelehen goizetan».

Bertsolariek maiz antzeko gaiei abestu behar izaten dietela eta, egoera berezia proposatu zuen bertsozale batek Egañarentzat. Hala, duela urte batzuk Jon Sarasuarekin egindako saio bat jarri zioten. Eta Sarasuak orduan kantatutakoekin elkarrizketa osatu zuen Egañak.

Elgoibarren izandako saio hartan, bi lagunen paperean jarri zituzten Sarasua eta Egaña. Biak mutilak ziren, eta txango bat egin zuten elkarrekin. Bakoitza bere kanpinarekin joan bazen ere elkarren ondoan esnatu ziren. Lehen bertsoa «mila esker Andoni/ polita izan da» esanez amaitu zuen Sarasuak. «Zuri ez zaizu ahaztuko / ta niri ere ez» erantzun zion Egañak, eta elkarrizketa amaitzeko bertsolaritzako kanpina beti irekita izango zuela esan zion aspaldian plazak alde batera utzita dituen bertsolariari.

Azken saioan publikoa gai jartzaile beharrean gai bihurtu zuten. Mikrofono bana eman zioten Lizaso, Maia, Colina eta Lujanbiori. Eta haiek oholtzatik jaitsi eta bertsozaleei adarra jotzeko baliatu zuten aukera, umore handiz betiere.

Behin ekitaldi nagusia amaituta Kursaalean bertan jarraitu zuen festak. Martin Berasategiren jatetxean bildu ziren 600 lagun inguru. Afariaren ondotik etorri zen hurrengo saioa. Musika eta bertsoa lotu zituzten Julio Sotok, Beñat Ugartetxeak, Amets Arzallusek, Ortzi Oiartzabalek, Arkaitz Estiballesek, Iker Zubeldiak, Xabier Amurizak eta Josu Zabalak.
Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...
Avatar de Usuario
malkaitz
5 de mayo
5 de mayo
 
Mensajes: 787
Registrado: Mié Oct 01, 2008 8:14 pm
Ubicación: Eguesibar

Notapor malkaitz » Mié Ene 28, 2009 10:23 pm

Nafarroako txapelketa badator
2009ko saioak

Final-laurdenak (24 bertsolari)
- Auritz. Urtarrilak 31, kultur etxea, 17:30.
- Igantzi. Otsailak 7, jubilatuen elkartea, 17:30.
- Betelu. Otsailak 8, Zigari elkartea, 17:30.
- Tafalla. Otsailak 14, Kube aretoa, 17:30.

Finalaurrekoak (18 bertsolari: aurreko saioetako 17 eta Zelaieta)
- Goizueta. Otsailak 21, udaletxeko hanbara, 17:30.
- Altsasu. Otsailak 28, Iortia kultur rtxea, 17:30.
- Antsoain. Martxoak 7, antzokia, 17:30.

Finala (zortzi bertsolari)
- Elizondo. Martxoak 21, Lur aretoa, 17:00.
Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...
Avatar de Usuario
malkaitz
5 de mayo
5 de mayo
 
Mensajes: 787
Registrado: Mié Oct 01, 2008 8:14 pm
Ubicación: Eguesibar

Notapor Doneztebe gorria » Vie Ene 30, 2009 2:00 pm

Aupa Malkaitz!!

Ta badakizu zenbat bertsolari sailkatu diren Txapelketa Nagusira?

Aurtengo txapelketaren grazia haundietako bat hori izanen da, aurreko txapelketa nagusira 4 sailkatu ziren, baina aurten iparraldeari 5 bertsolari igortzea dagokio, eta orduan bi bertzerik ez ziren joan...
Imagen

http://mugidi.blogspot.com.es/ MI CAMINO AL IRON MAN!
Avatar de Usuario
Doneztebe gorria
6 de junio
6 de junio
 
Mensajes: 1188
Registrado: Lun Ago 18, 2003 7:14 pm
Ubicación: Doneztebe

Notapor malkaitz » Vie Ene 30, 2009 7:28 pm

Kaixo,
Ez nago ziur baina nik uste 4 sailkatuko direla, irakurri dut Berrian agertzen den artikulua eta ez da deus argitzen.
Aurten berriro Xabier silveira izanen da. erraz irabaziko du? Julen Zelaietak eutsiko dio txapelari?
Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian...
Avatar de Usuario
malkaitz
5 de mayo
5 de mayo
 
Mensajes: 787
Registrado: Mié Oct 01, 2008 8:14 pm
Ubicación: Eguesibar

AnteriorSiguiente

Volver a Mirarte

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 3 invitados