Zizurkilgo XIX. Azoka Berezia izango da bihar egun osoz

23 ARTISAUTZA POSTU IZANGO DIRA | Intxaur frontoian eta horietako bost bertakoak izango dira

Sábado, 8 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Iazko azokako barazki postu bat.

Iazko azokako barazki postu bat.

Galería Noticia

Iazko azokako barazki postu bat.

Zizurkil- XIX. edizioa izango du bihar Zizurkilen egingo den azoka bereziak, helburu nagusia bertako baserritar eta artisauen lana erakusteko delarik. Azokako postuak bisitatzeko aukera emateaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute.

23 artisautza postu egongo dira Intxaur frontoian eta horietako bost Zizurkilgoak izango dira. Teodoro Hernandorena kalean, aldiz, elikagai postuak izango dira eta tartean herriko hiru baserritarren produktuak izango dira ikusgai. Gainera, urtero moduan Millan eta Otaño ikastetxeetakoek eta guraso elkarteek postua jarriko dute eta aurten, berrikuntza modura, material birziklatuak nola berrerabili daitezkeen erakutsiko dute Ainhoa Mujikak eta Idoia Elosegik azokaren erdigunean jarriko duten postuan.

Azoka zabalik izango da 11.00etatik 14.30era eta 16.30etik 19.30era. Goizean nahiz arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta jolasak izango dira eta 12.30ean Zizurkilgo bailara eta toponimo aurkezpena egingo da udalaren postuan. Bazkaria ere ez da faltako Zimiterioan eta 18.30ean Emakume eta gizonezkoen Euskal Herriko Ingude Jasotze Txapelketak egingo dira.

Autobusa doanAzoka Zizurkil goian egingo da eta aurten ere doako autobus zerbitzua izango da joan-etorriak errazteko. Egun osoan zehar ibiliko dira eta lehenengoak 10.45etik aurrera Bulandegiko errotondatik eta Zubiaurretxoko bidegurutzetik aterako dira. Azkeneko autobusa, aldiz, 21.00etan abituko da azoka gunetik. - M.S.S.

Últimas Noticias Multimedia