Hamabostero Urgainen

Animalia politikoarena

Anjel. Lertxundi - Domingo, 9 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Anjel Lertxundi

Galería Noticia

Anjel Lertxundi

inorengatik esango baligute animalia mediku baten aurrean gaudela, dardarka jarriko ginateke:horra gaixoez beste egiten duen sendagile astakirten bat! Antzeko ondorioak aterako genituzke norbaitengatik esango baligute animalia jurista bat dela (denak kartzelan sartu arteko onik ez duen legelaribat irudikatuko genuke);estereotipoak aterako li-tzaizkiguke esango baligute norbait animalia enpresariala dela (Dickensen nobeletako edo George Groszen koadroetako esplotatzailehabanodunbat etorriko litzaiguke gogora). Baina animalia politikoa espresioak zergatik du prentsa ona?

Aristotelesek esanda dakigu denok garela animalia politikoak (zoon politikon), hortik dator animalia politikoaren espresioa: izaki sozialak gara;gizakiok komunitatea osatzen dugu;komunitatean gara. Baina espresioak bide luzea egin du, eta Aristotelesek eman zion definizioa guztiz lausotu ez bada ere (laster hasiko gara nozitzen filosofia eskolatik kendu izanak ekarriko dituen deskalabru errepara ezinak), espresioak beste bide bat ere egin du: inori animalia politikoa deitzeak esan nahi du politikarako balio duela;esan nahi du zakurrari hezurra bezalagustatzen zaiola politika;esan nahi du zainetan daramala politikagintza eta hil arte eutsiko diola han-hemengo auzi politikoetan parte hartzeari.

Hiru animalia politiko peto -Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Alfredo Pérez Rubalcaba- bildu ditu Justin Webster dokumentalistak El fin de ETA filmean. Bi sozialista eta bestea ezker abertzalekoa. Sozialistak eta abertzalea guztiz antipodetan zeuden kontu askotan, indarkeriak zulatutako lubakiaren alde banatan zeuden batzuek eta bestea, baina hori guztia Egigurenek ez zuen eragozpena izan Arnaldori mahai gainean jartzeko indarkeriaren bukaeraren gaia. Ez da nire asmoa filmaz jardutea -alde bateko zein besteko lekukotasunen arteko desoreka litzateke filmaren arazorik handiena-, ezta hiru animalia politikoen arteko desberdintasun begi-bistakoetan sakontzea ere: Egigurenengan zentratu nahi dut, pantaila bete eta filma jan egiten duen politikarian.

Tamalez, irakurleak oso ezaguna du garai hura: ia egunero zegoen atentaturen bat;uneoro ari zen handitzen, zulatzen eta sakontzen herri baten zaurien zanga;arnastu ezina zen kaleetako giroa, eguneroko bizitzaren arrakala guztietan usain zitekeen indarkeriak ereindako haziaren mina. Denok bizi genuen itomen hura eta ematen zuen egoerak ez zuela irtenbiderik. Egun batez, “halako oinordetza utzi behar al diegu gure seme-alabei?”, galdetu zion Egigurenek Otegiri. Oroitzen ari da Egiguren, baita oroitzapenak presente egiten ere: eszena hori konta-tzen duen unean Shakespeareren pertsonaia batenak dira Egigurenen begirada sakona, aurpegi abaildua, tiroen berunez zamatuak diruditen haren hitzak. Bizi-tzaren muinetaraino iritsi nahi duen gizaki batenak. Izan edo ez izan, etsipena edo ahalegina, herri baten etorkizuna edo porrot totala… Jota dago gizona, ez daki non dagoen irtenbidea, nola egiten den zulotik ateratzeko bidea. Baina animalia politikoaren galdereksamin etikoa dute abiapuntu, horretan dute indarra eta ez unean uneko etekin politikoan: “Halako oinordetza utzi behar al diegu gure seme-alabei?”.

Animalia politiko batez ari naiz, bai, baina Blas de Oteroren Angel fieramente humano poema-liburu ezaguneko izenburua parafraseatuz, “animalia bortizki humano” batez: politikagintzaren dimentsio etikoa azpimarratu nahian.

Film osoan zehar Shakespeareren pertsonaia bat ikusten segituko dugu: beretarrak hutsaren hurrena fidatzen badira berarekin, Egigurenek badaki are gutxiago fidatzen direla ETAkoak, ikusiak ditu hainbat kide sozialisten garondoetako tiro-zuloak. Eta hala ere…

Hala ere, Egiguren eta Otegi lanean hasi ziren. Biek zuten galtzeko asko -agian, bizia bera-, eta ezer garbirik ateratzeko batere ziurtasunik ez. Bi animalia politiko aurrez aurre, nor bere trepeta ideologikoekin, aurreiritziekin. Hamar urte egin zituzten biltzen, bideak arakatzen, aukerak azter-tzen, posizioak hurbiltzen. Ondorioak ezagunak ditugu. Otegiren lana gogotik aupatu dute beretarrek (gaur bizi dugun egoerak -arazoak, debatea eta borroka ibilbide politikora ekarri izanak- asko zor dio Otegiri), baina nago Egigurenen lana lauso geratu dela hainbat euskaldunen iruditerian, baita sozialista askoren artean ere. Sozialista delako, balirudike sektore askotan ez zaiola ametitu nahi erakutsitako balentria,baina egingo nuke pixkana-pixkana aitortuko zaiola merezimendua, “halako oinordetza utzi behar al diegu gure seme-alabei?” galdera larria termino etikoetan formulatu eta desberdinen arteko lana abiarazi izana.