Andik eta emendik

Esker txarrekoak

Txomin Garmendia - Domingo, 9 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Oraindik- orain, eguneroko batean Donostiko Goizaitegiko bikario dan Don Juanmari Olaetxearen aitormen batzuk zetozten, Juanma Belaskoren galderairi erantzunez. Berak eman dit idazlan au burutzeko gogoa, eta irakurle, zurea ala balitz nerea, jakiña dago.

Orain berrogei urte Donostiko seminarioan 800 apaiz-gai omen zabiltzan eta gaur, zor-tzi bakarrik omen dabiltz. Garai artan nola pentsatu orrelako aldaketarik ikusi bear gendunik?

Urte batzuk bizkarrean daramazkigunok ondo oroitzen gera, Gazteizko seminarioa txikiegia gelditu zala-ta, Donostin berria egiteko diru-eskeak nola egin ziran. Aurrez nion bezela, garai artan zeiñek pentsatu bear zuan gaur ikusten ari gerana? Arrigarri edo arrigarri ondo, gertatua or dago eta aurrera al degun bezela. Ez da Donostiko gertakaria bakarrik, serminario guztitakoa baizik.

Nolaz orrelako aldaketa? Zeiñek utsegin du? Zer arrazoi? Eunka iritzi entzuten ditugu, auzoko okerra zutzentzen erreza da-ta. Apaizgintza utzi eta ezkondu diran oriek ere esango liguteke zerbait.

Esker txarrekoak izan gerala ere, aitortu bearko degu-ba? Gerra ondorean politikazko kutsuak baretzen asi ziranean, apaiz gazteak asi ziran elizaren babesean lotan gauden gazteria esnatzen. Orrela sortu ziran “Parrokiko Zentroa” izenarekin ezagutzen ditugunak. Mixio-ejerzizio oriek ere askatasun kutsuz igurtziak izango ziran. Oñatitik Arantzazura gauez eta oiñez egiten ziran ibillaldi aiek ere, orixe zuten elburu, euskal gaztedia argitu. Izan zan garai bat, igande eta jai egunetan apaizak zer sermoi egingo zuten Gobernadoreari aurrez esan bear zi-tzaiona.

Eliza izan ez balitz, euskerak eta bertsolari-tzak edukiko ote zuten gaur duten ainbat indar? Eliza eta seminarioak izan ez balira, izango ote genduan erri-agintari jartzeko gizonik ere?

Eta, au da polita: ainbeste on egin digun eliz orri, gaurko gaztediak eta gazte ez geranak bizkar eman diogula.

Eunka arrazoi izan litezke, baiña nagusiena, elizarekin esker txarrekoak izan gerala.


Arrazoi pranko bazetozkidan

aitortu bearrekoak,

oroituz zenbat egin ziguten

emen gure aurrekoak;

orain indar nagusia berriz,

daukate ezkerrekoak,

egia esan bear badegu,

gera esker txarrekoak.

Garai batean etorkizuna

gendun seminarioa,

berari esker jendea pranko

badegu gora igoa;

berrogei urtez ia galdu du

len zedukan balioa,

nork utsegin du edo nun dago,

orain erremedioa?

Últimas Noticias Multimedia