Euskal sagardoa bidea egiten ari da

Sagardogintzak ‘Euskal sagardoa’ jatorri izendapena sortzeko eskaera erregistratu dute Jaurlaritzan

Domingo, 9 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

astigarraga- Euskadiko sagar eta sagardo sektoreko Elkarte desberdinek Euskal Sagardoa jatorri izendapena sortzeko eskaera erregistratu zuten Eusko Jaurlaritzan, beharrezko dokumentazio guztiarekin batera. Sektoreak eta administrazio desberdinek azken urteetan egindako lanaren emaitza da Elkarte guztiak batera joan eta eskaera bateratu bat egitea.

Euskal Sagardoa jatorri izendapenaren helburu nagusia da bertako sagarrarekin egindako sagardoari duintasuna ematea eta elkarte eta administrazio desberdinen artean lan egiteko marko bateratu bat sor-tzea.

Bi zutabe garrantzitsu ditu proiektuak: bertako sagarra eta kalitatea. Bertako sagarrari dagokionean, sektorea apustu garbi bat ari da egiten azken urteetan, sagasti berriak aldatu eta sagarrak hobeto ezagutzeko, heldutasun puntu egokiak bilatzeko eta abarrerako azterketak eginda. Helburua da, zenbait urteren buruan, Euskadin beharrezkoa den sagar guztia bertan sortzea eta horretarako jatorri izendapena ezinbesteko lanabesa izango da. Bigarren zutabe garrantzitsua kalitatea da. - I.I.

Últimas Noticias Multimedia