‘Udalarekin euskaraz? Erregular!’ kanpaina abiatu dute Eibarren

Kanpainaren helburua “herritarrak Udalarekin dituen harremanetan euskara erabiltzera gonbidatzea” da

Domingo, 9 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

eibar- Udalaren Euskara sailak Eibarko Udalarekin euskaraz? Erregular!kanpaina abiatu du, beti ere, “herritar oro Udalarekin dituen harremanetan euskara erabiltzera gonbidatzeko helburuarekin”. Jose Antonio Azpilikueta eibartarrak egin duen biñetarekin adierazi nahi da “Udala prestatuta dagoela herritarrei zerbitzua euskaraz emateko eta hala nahi duenak bere gestioak euskaraz egin ahal izango dituela”.

Udalak kanpaina ezagutzera emateko esku-orri bat bidali du herriko etxeetara. Irudia Azpilikuetak egindako biñeta bat da eta bertan “Supermendikute eta Ebarista pertsonaia ezagunek eibartarrak gonbidatu nahi dituzte euskara erabiltzera Udalarekin dituzten harremanetan”. Erantsita iman bat ere jaso dute herritarrek, “hozkailuan jartzen diren horietakoa”. Guztira, 13.500 txartel eta iman egin dira Eibarko etxe guztietan banatzeko eta horretarako 8.000 euroko diru partida bideratu du Udalak.

Leloaren zergatiaKanpainarako aukeratu den leloan erabili den Erregular berba oso esamolde erabilia izan da Eibarren eta “Bai horixe!, Jakina!” esan nahi du.

Udaletik jakinarazi dutenez, Azpilikuetari kanpainarako irudia egiteko proposatu genionean honako ideia hau okurritu zitzaion: “Antxiñako txikiteroak esaten eben moduan: - Beste txikitoren bat hartuko juau? - Erregular!”.

Gainera, “geure-geurea den berba hori erabilita, bertako euskara astindu nahi da pixka, zaindu eta gorde-tzeko ardura denona delako”. - J.L.

Últimas Noticias Multimedia