Binilozko euskal diskak ikusgai dira Larraulen

Gaur erakusketa inauguratuko dute eta bihar linuari buruzko ekimena antolatu du Dina-7 elkarteak

2016(e)ko urriaren 11a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Larraul- Larraulgo Ekomuseoak bi ekitaldi berri antolatu ditu. Alde batetik, binilozko euskal disken erakusketa antolatu dute eta, bestetik, bihar linuari buruzko saioa antolatu dute.

Binilozko euskal diskei buruzko erakusketa berria zabalduko du gaur Dina-7 Kultur Taldeak Larraulgo Museo Etnografikoan. Binilozko diskak ikusgai, entzungai eta dantzagai izango dira eta bertaratzen direnek beren “play-list”-a sortzeko aukera izango dute. Inaurugazioa 19.00etan izango da eta ondoren erromeria izango da. Oinetako erosoak eta mokadua eramatea gomendatu dute, edaria bertan eskainiko baitute.

LinuaBiharko ekimenak, aldiz, Linua Euskal Herrian, linua Larraulen izenburua du. Hitzordua 10.00etan jarri dute eta parte hartzaileak kotxez hurbilduko dira Katillutxuloko lursail batean berreraikitako linu-putzua ezagutzera eta han Larraulen egindako linua beratzen jarriko dute. Ondorengo lanak, Larraulgo Aste Kulturalean izango dira ikusgai. - M.S.S.