Garoak indartsu ekingo dio ikasturte berriari

Abendura bitartean hainbat musika emanaldi eta literatur solasaldi izango dira Zarauzko liburudendan

2016(e)ko urriaren 11a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Imanol eta Eneko Agirre, eta Oier Aranzabal.

Imanol eta Eneko Agirre, eta Oier Aranzabal. (Amaia Ventas)

Galería Noticia

Imanol eta Eneko Agirre, eta Oier Aranzabal.

Zarautz- Zarauzko Garoa liburudendak egitarau zabala antolatu du abendura bitartean, eta ohi bezala, kontzertuak eta euskarazko eta gaztelaniazko irakurle taldeen saioak izango dira.

Paperezko Kontzertuetan Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza (urriak 29), Joseba Irazoki eta Beñat Axiari (azaroak 20) eta Cabezafuego (abenduak 17) izango dira gonbidatuak eta emanaldi guztiak 12.30ean izango dira Leire Palaciosek gidatuta. Kontzertu hauetarako sarrerak dagoeneko banaka eskuratu daitezke, 10 euroren truke Garoan.

Amigas de Papel eta Paperezko Lagunak irakurle taldeen egitaraua ere antolatu dute eta hiru solasaldi izango dira talde bakoi-tzean abendura arte. Lehenengoa Patricia Getek gidatuko du eta Luisa Carnesen Tea Room, Iñaki Bidegainen Alaska, porque si eta Lucia Baskaranen Partir izango dituzte hizpide. Azken bi idazleak, gainera, bertan izango dira.

Paperezko Lagunak saioetan, berriz, Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin, Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko eta Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten liburuei buruz hitz egingo dute. - A.R.

Últimas Noticias Multimedia