Zuhaiztiko ekintza programa aurkeztu dute

Ordiziako zentroan zahartze aktiboa eta osasuntsua ahalbidetzeko Aktibatu zaitez! programa dago abian

2016(e)ko urriaren 11a, asteartea - 11:29etan eguneratua

Zuhaizti zentroko aurtengo ikasturtearen aurkezpena.

Zuhaizti zentroko aurtengo ikasturtearen aurkezpena.

Galería Noticia

Zuhaizti zentroko aurtengo ikasturtearen aurkezpena.

Ordizia. Ordiziako Zuhaizti zentro sozialak aurtengo ikasturterako "programa zabala, osatua eta anbizio handikoa" dutela esan du Raquel Bravo Zuhaiztiko zuzendariak. Aktibatu zaitez! egitasmoaren barruan jubilatuentzako ekintza ugari eskaintzen dituzte, geldi egon nahi ez duten jubilatuei bizimodu aktibo eta partehartzailea eta harremanak lantzeko aukera emanez. Era berean, jubilatuek osasuna eta ongizate pertsonala hobetu dezakete. Aurretik egiten diren zerbitzu eta ohiko ekintza asko egingo dira aurten ere;esaterako, irteerak, paseo-aldiak, xakea, abesbatza, ikastaro eta tailerrak (eskulanak, gimnasia, informatika, erlaxazioa, gizonentzako sukaldaritza...), belaunaldien arteko ekimenak, partaidetza eta lankidetza ekimenak (Goazen Ordizia eta Gizarte Ongizateko aholku batzordea, besteak beste). Horrez gain, berrikuntzak ere badira, besteak beste, telefono mugikorrak edo smartphoneak erabiltzen ikasteko ikastaroa.

Zuzendaritza batzordeko idazkari den Javier Barandiaranek antolatzen diren programa, proiektu eta ekintzetan era aktiboan egunez egun parte hartzen duten pertsonen konpromezua eskertu nahi izan du. Horrez gain, Iñaki Dubreuil zinego-tziak azaldu du Ordiziako Udalak zerbitzu tekniko eta profesionalei dagokienez "konpromiso eta babes sendoa" duela. M.A.

Últimas Noticias Multimedia