Europako hizkuntza gutxituak normalizatzeko neurriak adostu dituzte

400 EKARPENETIK GORA EGIN DITUZTE | Europako hainbat eragilek eta guztiaren emaitza abenduaren 17an aurkeztuko dute

Marta Esnaola Ruben Plaza - Miércoles, 12 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia, eta Asier Basurto, Donostia 2016ko 284 kaiaren arduraduna, atzo, Koldo Mitxelenan.

Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia, eta Asier Basurto, Donostia 2016ko 284 kaiaren arduraduna, atzo, Koldo Mitxelenan.

Galería Noticia

Paul Bilbao, Kontseiluaren idazkari nagusia, eta Asier Basurto, Donostia 2016ko 284 kaiaren arduraduna, atzo, Koldo Mitxelenan.

donostia- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa abentura bat izatetik erreala izatera pasa da jada, Kontseiluak eta Donostia 2016k koordinatutako lan honen testua osatuta baitago. Urtebete baina gehiagoz landutako prozesuaren ondoren, Europako gizarte eragileen proposamenak bildu dira eta adostasun batera iritsi dira Donostiako Protokoloa izena duenari forma egiteko. Hilaren 25ean izango da talde antolatzailearen azken bilera eta bertan emango dute ontzat testua. Abenduaren 15ean eta 16ean egingo den Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroan izango da emaitza ezagutzeko lehen aukera eta egun bat beranduago egingo dute aurkezpen soziala.

“Duela urte bat baino gehiago hasi ginen lanean eta prozesu arrakasta-tsua izan dela esan dezakegu”, adierazi zuen atzo Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak, eta 1996an Bartzelonan sortutako Unescoren Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsala izan zutela ardatz gaineratu zuen. Azaldu zuenez, euren lehenengo urratsa Euskal Herriko bost hiriburutan aurkezpenak eta tailerrak egitea izan zen. “Honela, lantalde berezituak sortu genituen bertan parte hartu zutenekin: aisialdiko jendea, irakasleak, aktoreak, idazleak, komunikatzaileak eta sindikatuak aritu ziren, besteak beste”, gogoratu zuen Bilbaok.

Horren ondoren hasi ziren Europako beste lurralde batzuetan saioak eskaintzen, besteak beste, Katalunian, Galizian, Asturiasen, Bretainian, Estonian, Galesen, Norbegian, Irlandan eta Korsikan. “Ahal genuen leku guztietara iritsi nahi genuen”, azpimarratu zuen Kontseiluko kideak. “Euskara modu intentsiboago batean tratatu dugu, eta espainiar eta frantziar estatuetako hizkuntzek ere presen-tzia handia izan dute, baina Errusiako eta beste hainbat tokitako hizkun-tza gutxituak ere aztertu ditugu proiektuan”, gaineratu zuen.

Saioen ondoren, eta ireki zuten plataforma digitalari esker, Europa guztiko ekarpenak jasotzeari ekin zioten. “Oso arrakastatsua izan da eta 400 ekarpenetik gora jaso ditugu;gainera, zenbakiaz gain, kalitatea ere oso ona izan da”, azpimarratu zuen Bilbaok. Azaldu zuenez, oso ekarpen “osoak” izan dira: “Adibidez, hezkun-tzaren esparru guztia aztertzen duten testuak jaso ditugu, edo komunikabideena”. “Gizarte eragileen funtzioa oso garrantzitsua iruditzen zaigu esparru honetan eta horregatik, gure ardatza euren ekarpenak izan dira;instituzioak ez dute parte hartu proiektuan”, jarraitu zuen. Gainera, Europako hizkuntza gutxitu gehienekin jarri dira harremanetan eta, “pare bat” falta bazaizkie ere, hauekin hitz egiten saiatzen ari dira orain. “Material nahikoa genuen hizkuntza politiken plan bat egiteko, eta aukeraketa egin behar izan dugu”, adierazi zuen.

Ekarpen guztiekin, protokoloko neurriak sortzen joan ziren Batzorde Zientifikoarekin batera, eta guztira, 180 neurri inguru sortu dituzte hizkun-tza gutxituen erabilera bultzatzeko. “Hala ere, oraindik horrek aldatzea badauka, azkeneko bilerari begira buelta gehiago emango baitizkiogu”, azaldu zuen Bilbaok, eta ahal eta neurri zehatzenak egiten saiatu direla gaineratu zuen.

Abenduko foroan munduko adituei aurkeztuko diete. Hasiera batean, 400 euroko aurrekontua duen foroa “goi-bilera” bezala aurkeztu zuten eta Kontseiluak bakarrik antolatu behar zuen;piztutako polemika dela eta, beste hainbeste eragilek hartu dute parte programazioan. Horiek horrela, abenduaren 17an, Donostia 2016k eta Kontseiluak Donostiako Protokoloaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, herritarrei zuzenduta.

“Ondoren, herrialde bakoitzak erabaki beharko du nola aplikatuko duen protokoloa, guztien lehentasunak ez baitira berdinak, eta jarri beharreko helburuak desberdinak izango dira, hizkuntzaren egoeraren arabera”, nabarmendu zuen Bilbaok. Adierazi zuenez, “euskararen kasuan ez hainbeste”, baina beste eragile batzuen-tzat Europa mailan osatu den testua izateak “indarra ematen die” protokoloa ezartzeko orduan.

“Euskararen normalizazioaren alde egindako lana luzea da, eta Europari egitea daukagun ekarpenik handiena da, erreferentea izango den proiektua sortu baitugu, eta hori izango da utziko dugun legatuaren parte”, borobildu zuen Asier Basurto Donostia 2016ko 284kaiaren arduradunak.

Últimas Noticias Multimedia