Mendiko gaztaren jardunaldiak izango dira asteburuan Ordizian

Produktu gastronomikoari merezi duen balioa emateko antolatu dituzte jardunaldi eta azoka

M. Aranburu - Miércoles, 12 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Joseba Insausti, Bittor Oroz, Jose Miguel Santamaría, Miriam Molina, Leire Arandia eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak.

Joseba Insausti, Bittor Oroz, Jose Miguel Santamaría, Miriam Molina, Leire Arandia eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak.

Galería Noticia

Joseba Insausti, Bittor Oroz, Jose Miguel Santamaría, Miriam Molina, Leire Arandia eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak.

ordizia- Mendiko artzain gaztari zor zaion garrantzia eman nahi dio Ordiziako Udalak, eta horregatik ekitaldi sorta antolatu dute astebururako. Lehenengo aldiz, Mendiko Gaztaren Jardunaldiak eta Nazioarteko Azoka izango dira Ordizian. Mendiko gaztari balioa emateko eta artzainak elkarrekin komunikatu eta eztabaidatzeko gune bat izateko asmoz, gazta mota horren inguruko aurreneko jardunaldia egingo dute astebururako.

Ostiral arratsaldean, 15.30etik aurrera, Mendiko Gazten I. Mintegiari emango diote hasiera Ordiziako Idiazabal Kofradiaren zuzendaritzapean. 16.00etatik 16.30era Gilbert Dalla Rosaren erakusketa egongo da. Slow Food de Bearn-en lehendakaria, Paueko Unibertsitateko irakaslea, Biodibertsitatearen eta lehenengo sektorearen aldeko konpromisoa duena orokorrean. Bearnoko Piriniotan transhumantziako gazten biziberritze sozioekonomikoa landuko dute. Jarraian, Fermin Leizaola Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia saileko zuzendariarekin batera Artzainak eta Mendiko Gazta Gipuzkoanjorratuko dute. 17.45-etatik 18.15etara, berriz, mendiko gaztaren ezaugarri bereizgarrien inguruan arituko dira Lactiker taldearen ikertzaile nagusi den Luis Javier Rodriguez Barronekin batera. Azken hitzaldia Luis Javier del Vallek emango du, 18.30ean hasi eta 19.00etara. Europako Mendietako (Picos de Europa) gaztak landuko dituzte bertan. Mintegiari amaiera emateko, 19.15etik 20.00era mahai-inguru bat egingo da eta bertan dauden artzain guztiek parte hartzeko aukera izango dute, eta bertan izan direnek afaria egingo dute Txapel Gorri elkartean.

Larunbatean Txapeldunen Txapeldun lehiaketa egingo dute. Azken 10 urteko gazta txapelketako irabazleak lehiatuko dira

“Gazta on bat egitea zaila bada, mendiko gaztak egitea zailagoa”, azaldu dute Mendiko Gaztaren lehen jardunaldiko kideek

Jardunaldiez gain, azoka ere antolatu dute. Hain zuzen, ostiral arratsaldean (18.00-21.00) eta larunbat goizean (11.00-14.00), Mendiko Gazten Nazioarteko Azoka ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Bertan, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat gaztagilek parte hartuko dute. Azoka horrekin batera, gainera, Txapeldunen Txapeldun Lehiaketa egingo dute, 12.00etan. Ordizian iraila hasieran urtero antolatzen den txapelketa da, eta Ordiziako Gazta Txapelketan azken 10 urteetan irabazle izan direnen arteko lehia izaten da. Azoka eta txapelketa bera 14.00ak inguruan amaituko direla aurreikusten dute.

topaketaren helburuaMendiko gaztarekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da helburua jardunaldi eta azokarekin, eta horrez gain, “bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea”, adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira egingo diren saioetan. Bestalde, azaldu dute ezin dela ahaztu artzaintzak mendietan egiten duen funtzioa artaldeek paisaia txukuntzen dutenean: “horri esker gure herrialdearen bereizgarri diren paisaiaz harro sentitzen gara eta guztiok gozatzen dugu paisaia zoragarriaz”. Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik haien jarduerak sortzen dituen arazoak eta irtenbideak aztertu ahal izango dituzte ikuspuntu desberdinak mahaiaren gainean jarriz.

Mendiko gaztak “ezaugarri eta zapore bereziak” dituela azaldu dute antolatzaileek, gazta egiten den tokiaren eta garaiaren arabera produktua “desberdina” delako. Hala, “gazta on bat egitea zaila bada, mendiko gaztak egitea zailagoa” dela azaldu dute udako kortetan erabilitako “baliabideak oso mugatuak” direlako eta egiten duten “eskulan handia” azpimarratu dituzte. Antzinako metodoak erabiliz, baina, “higienea eta garbitasuna zorrotz” beteta, “kontsumitzaileak gero eta hobeto” bereizten duen produktu bat egiten dutela azaldu dute, eta horregatik gaztak arautzen eta babesten dituen Jatorri Deituraren barruan sar daitezkeela mendiko gaztak.

Últimas Noticias Multimedia