Elikadura eta pobrezia hizpide bihar Ordizian

Elikadura eta pobrezia erauztearen mundu egunenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte

Sábado, 15 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:12h

ordizia- Elikadura behar beharrezkoa da bizi ahal izateko, eta horren harira asteburuan izango dira elikaduraren mundu eguna eta pobrezia erauzteraren aldeko mundu eguna, bihar eta etzi, hurrenez hurren. Dar-dar produkzioak, gizarte Ekimenezko kooperatibak, D´Elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako udalaren laguntzaz hainbat ekimen antolatu dituzte biharko. “Gizaki guztiok daukagu elikadurarako eskubidea aldarrikatzeko eta pobrezia erauztearen alde jarduteko eta ekiteko”, azaldu dute antolatzaileek.

Bihar goizeko 11.00etan Ordiziako herriko plazan munduko kultura desberdinetan jaten diren ogien prestaketa tailerra izango da, eta besteak beste, taloa, txapatia, rotia eta bagreba egiten ikasi ahalko da. 12.00-etan D´elikatuz zentroan izen bereko mokadu baten tailerra eskainiko dute. Goizean zehar, gainera, munduko herrialde desberdinetako musikariak zuzenean joko dute herrian barrena. Eguerdian ere jarraituko dute ekintzek eta 13.00etan munduko ogien tailerrean prestatutako ogiak dastatzeko aukera izango dute. Ogiak lortzeko, horien trukean Ordiziako Udaleko elikagaien banaketarako jakiak entregatu beharko dira.

Hiri hezitzaileen foroaren baitan garatzen den Giza Eskubideak Herrira proiektuaren proposamen bat da hau. Ordiziako biztanleak eta eragileak dira proiektuaren ardatza, eta Giza Eskubideen inguruan sentsibilizazioa eta justizia soziala bermatzeko helburua du. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia