Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Korsikera, hizkuntza protagonista Txikiak Handi ekimenaren baitan

Hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatu zuten korsikar ordezkariek

Miren Mindegia Javier Bergasa - Lunes, 17 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:08h

Kitxua eta korsikera hizkuntzen ordezkariak, Unai Arellanorekin batera, manifestua eskuan dutela.

Kitxua eta korsikera hizkuntzen ordezkariak, Unai Arellanorekin batera, manifestua eskuan dutela.

Galería Noticia

Kitxua eta korsikera hizkuntzen ordezkariak, Unai Arellanorekin batera, manifestua eskuan dutela.

viana- Beste modura ezin litekeen bezala, hizkuntza gutxituek euren tarte berezia izan zuten atzo Vianan, Txikiak Handi ekimenaren bitartez. Aurten, Unai Arellano ekimenaren arduradunak azaldu bezala, Korsikan kokatzen den Bastiako René Subissi eskolarekin hartu-eman berezia izan dute Ibaialde eta Erentzun Ikastolek, hizkun-tza gutxituen artean zubi berriak eraikiz.

Eskola korsikarraren ordezkariek, Nadia Lucettik eta Dominigue Delportok, Txikiak Handi ekimenarekin bat egin zuten, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrika-tzen duen manifestua sinatuz. Lucetti eta Delporto korsikarrez mintzatu ziren jendaurrean, Nafarroa Oinez egunean parte-hartzearen poza agertuz. “Korsikarraren militanteak gara, hezitzaile elebidunak baino gehiago, eta horregatik gure hizkuntza defendatzen dugu gure eskura ditugun baliabide guztiekin”.

Arellanok, bere aldetik, korsikarrekin izandako lehenengo harremanak gogora ekarri zituen: “Han, hemen bezala, euren hizkuntzaren biziberritze prozesuan zeundela kontatu ziguten, eta hangoa, hemengoa bezala bere etxean gutxitua izaten jarraitzen zuela”.

“Arraroa noski hizkuntza aniztasunik gabe gure Europa, arraroa noski kultura aniztasunik gabe gure mundua, arraroa noski Txikiak Handi egitasmorik gabe gure urtea”, azpimarratu zuen Arellanok.

lingua navarrorum-a aldarrikatuz Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da. Nafarroa Oinez besta bidelagun, euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza anitzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea lortu nahi da.

Urtez-urte, gero eta zabalagoa da Txikiak Handi ekimenaren baitan garatzen den sarea eta aurten egin diren ekintzak horren erakusle dira, Arellanok atzokoan gogoratu bezala.

Hala, berriki plazaratutako bideoklip berria aipatu zuen Arellanok, non korsikarren ere parte hartze zuzena izan duten. 1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere Lingua Navarrorumabestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin dute aurtengo Txikiak Handi ekimenaren arduradunek, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez: kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere.

Abestiaren ahotsak munduko herrialde ezberdinetan grabatu dira. Leloa ordea, Ibaialde eta Erentzun ikastoletako haurrek grabatu zuten. Hauetaz gain Txileko, Brasilgo eta Kataluniako jendeak parte hartu du kantan, baita Arabako Gorren Elkarteak zeinu-­hikuntzan abestuz.

Urte guztian zehar Txikiak Handi ekimenaren eskutik antolatu diren ekitaldien artean, alta, korsikera ez da landu den hizkuntza bakarra izan. Hala, Arellanok atzo gogoratu zuen bezala, katalanak ere bere presentzia eduki zuen apirilean, Galtzerdi ezberdina oin bakoitzean ipuinaren egilearen eskutik.

Garabide Elkarteko kideak ere Vianan egon ziren, Txikiak Handi ekimenaren eskutik gonbidatuta, bertan eskaintzen ari diren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan parte har-tzen duten Ekuador, Guatemala, Mexiko, Kolonbia, Txile, Bolivia eta Beninetik etorritako 18 ordezkari indigenekin batera.

Últimas Noticias Multimedia