Getariako uren banaketaren bigarren fasea hastera doa

288.000 euroko aurrekontua duten obrek urria amaieran hasi eta lau hilabete iraungo dute

2016(e)ko urriaren 18a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Getaria- Getariako euri uren eta ur zikinen banaketarako joan den urtean hasitako lanei amaiera emango zaie urriko azken astean hasiko diren obrekin. Elkano kaleko sarrera paretik hasi eta portutik Zumaiarako irteera bidean burutuko dira lanak eta lau hilabete inguru iraungo dute.

Eusko Jaurlaritzak, Diputazioak, Getariako Udalak eta Gipuzkoako Urakek landutako proiektua izan da eta lehen hiru erakundeek finantzatuko dute obra. Construcciones Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu zaio lana 288.000 eurotan. Lan hauek N634 errepidearen bi norabideei eragingo die eta semaforoak jarriko dira txandakako pasoa emateko eta portutik barrena ahalbidetuko da trafikoa. Printzipioz, garraio publikoaren zerbitzuek ez dute aldaketarik izango. - A.R.

Últimas Noticias Multimedia