Maitasun deserosoak tailerra egingo dute bihar Lakaxitan

2016(e)ko urriaren 18a, asteartea - 11:50etan eguneratua

Irun. Irungo Lakaxita gaztetxeak Urria Feminista antolatu du eta honen baitan, Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz izenburuko tailerra burutuko dute bihar, 18.30etan hasita, Jaime Altuna antropologoak gidatuta. Bertan, parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraiki-tzeko eta bizitzeko moduez solastuko dira, eta bereziki hau gizonen ikuspegitik nola ematen den. X.S.