Legorretako galdeketan mahaian egoteko izen ematea zabalik dago

2017(e)ko otsailaren 7a, asteartea - 11:28etan eguneratua

Legorreta. Martxoaren 12an egingo dute Legorretan hondakinen inguruko galdeketa eta mahaietan lagun-tzeko herritarrak behar ditu Udalak. Hiru lagunek osatuko dituzte mahaiak: mahaiburuak eta bi mahaikidek. Mahaiburuak udal langileak izango dira, lau pertsona beharko dira egunean lan egiteko, eta, ordezkoak kontuan hartuta, 12. Izena otsailaren 10era bitartean eman daiteke udal bulegoetan. Otsailaren 13an izango da zozketa, 12.00etan. M.A.