Joanes Illarregi, txapeldun Nafarroako Eskolartekoan

Xabat Illarregirekin batera, Nafarroa ordezkatuko du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Nafarroako Eskolarteko txapelketako parte hartzaileak.

Nafarroako Eskolarteko txapelketako parte hartzaileak. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

Nafarroako Eskolarteko txapelketako parte hartzaileak.

iruñea- Joanes Illarregi leitzarrak bere hirugarren txapela lortu zuen joan zen ostiralean Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatutako 31. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Leitzako bertso-eskolako gaztetxoen agurrak eman zion hasiera saioari eta Iker Mundiñanok egin zituen gai-jartzaile lanak. Guztira, hamalau bertsolari gaztek hartu zuten parte lehenengo fase ireki batean. Gai orokorrarekin, lau oinekin eta hitza emanda bertsoak osatu ostean, Ekain Alegre, Idoia Granizo, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi aritu ziren bigarren fasean. Azkenean, Joanes Illarregik jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Xabat Ilarregi berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute Nafarroa datorren ekainaren 10an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

80 entzule inguru elkartu ziren Leitzako gaztetxean, saioa bertatik bertara jarraitzeko, giro ederrean. Behin bukatuta, merendua izan zen gaztetxean bertan, han bildutakoentzat.

Lehia formatuko ekimen honekin batera, Eskolartekoa, ikasturtean zehar egiten diren bestelako ekimenen bilduma da. Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jendaurrean erakutsi ahal izateko, beraien artean harremanak sendotzeko, hurbilekoak bertsozale-tzeko, ahozkotasuna eta euskara klasetik kanpo lantzeko... parada ematen duten egitasmoak dira finean Eskolartekoa osatzen dutenak. - M.M.P.

Últimas Noticias Multimedia