Ricardo Azkargortak irabazi du V. Margo lehiaketa azkarra

25 MARGOLARI IZAN ZIREN | Lesakan Elias Garraldaren omenez egindako lehiaketan

Aitor Arotzena - Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak, Beti Gazteren egoitzan.

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak, Beti Gazteren egoitzan. (Argazkia: Utzitakoa)

Galería Noticia

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak, Beti Gazteren egoitzan.

LESAKA- Elias Garralda zenaren omenez, Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkartearen laguntzaz, bosgarren urtez antolatutako margoketa azkarreko lehiaketa egin zen igandean. 25 margolarik parte hartu zuten helduen lehiaketan eta bertze zenbait haur ere karrikaz karrika hedatu ziren, beraien margolanak egiteko.

Margolanak entregatu ondotik, beraien margolanak ikusteko aukera izan zen Alondegiko arkupetan. Arratsaldean banatu zituzten sariak Ana Irastorza, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko ordezkariak eta Jesus Mari Zapirain, Beti Gazteko ordezkariak.

Umeen artean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleen artean, lehen saria Jon Semper Irastorzarentzat izan zen, eta bigarrena, Unai Aranguren Mutuberriarentzat. LHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, Ainize Martinez Olazabalek eraman zuen lehen saria, eta Amaiur Martinez Olazabal ahizpa bixkiak bigarrena. LHko bosgarren eta seigarren mailakoen artean, lehena Zuriñe Yuste Piak eskuratu zuen.

Helduen artean, berriz, 500 euroko lehen saria Bergarako (Gipuzkoa) Ricardo Azkargortak eskuratu zuen, eta 300 euroko bigarren saria, Iruñeko Mikel Cazañak. Herriko margolariek egindako margolan onenari emandako 150 euroko saria, Javier Fagoaga Yancik Eskuratu zuen.

Epaimahaia Juan Carlos Pikabea, Tomas Sobrino eta Maite Gaztelumendi margolariek osatu dute.

Ezagutu dezagun LesakaBezperan, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituen Beti Gaztek. A mailan (LHko 1. eta 2. maila) lehen saria Maddi Hoyos Iguzkiagirrek lortu du;bigarrena, Alain Etxepare Aiestaranek;hirugarrena, Aroia Ordoki Fagoagak;eta laugarrena, Eñaut Arburua Portuk.

B mailan (3. eta 4. maila), lehen saria Maddi Zubieta Eneterreagak eskuratu du, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena. Bigarren saria Beñat Criado Arruabarrenak lortu du;hirugarrena, Beñat Etxepare Aiestaranek;eta laugarrena, Lorea Bertiz Aranburuk.

C mailan (LHko 5. eta 6. maila), Peio Iturria Ponbarrek eskuratu du lehen saria, Naroa Garaiarrek bigarrena, Jon Apeztegia Larraldek hirugarrena eta Iraia Sanz Feitok laugarrena.