2017ko, ekainaren 12a

Jaso Ikastolak ‘Han Hemenka’ musikala Baluarten aurkeztuko du bihar

Lunes, 12 de Junio de 2017 - Actualizado a las 20:52h

Jaso Ikastolak Han Hemenka musikala Baluarteko Areto Nagusian taularatuko du bihar, arratsaldeko 20.00etan. Musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau Jaso Ikastolak aurkezten duen 5. musikala da. Imanol Janices, Edu Serna, Irantzu Zabalza eta Nerea Martínezen zuzendaritzapean, Jasoko 12-16 urte bitarteko 50 ikaslek posible egin dute Han Hemenka musikala. Izan ere, 2016ko irailetik daramate ikuskizuna prestatzen. Proiektuaren helburua euskararen sustapena da, multidisziplinarra den antzerki musikal formatua erabiliz. Aldi berean, ikasleei konpetentzia bidez lan egiteko aukera eman nahi zaie, bakoitza motibatuta sentitzen den alorrean parte hartuz. Modu honetan diziplina, talde lana, motibazioa eta batez ere talde elkartasuna bezalako baloreak landu egiten dira. Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

SINOPSIA

Ikerrek (Oihan Moreno) sortutako denboraren makinak ez du behar bezala funtzionatzen. Etorkizunera behar zuen bidaia, abenturaz beteriko iraganera egindako bidaia bihurtu da. Makina funtzionaraztea eta bidaian zehar sortutako arazoak konpontzea izango da Iker eta Ane (Iratxe Pascual) zientzilarien helburua.

Bi dira musikal honek gizartera bidaltzen dituen mezuak: Batetik, amestu eta landu;hori da bizitzan jarritako helburuak lortzeko bidea. Eta bestetik, gizartea emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunean kontzientziatzea.