Potzuagako jolas parke berria, zabalik

2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 10:59etan eguneratua

GETARIA – Getariako Potzuagako jolas parke berria zabalik dago joan den astetik. 21.700 euroko aurrekontua izan da eta Garra S.L. enpresak egin ditu lanak. Herritarrengandik jaso zuen Udalak parkea berritzeko eskaria, eta ekarpenak kontuan hartuta diseinatu dute parkea. “Horregatik eskertu nahi ditugu beren ideia eta iradokizunak egin dituzten herritarrak eta bereziki auzotarrak”, adierazi dute Udaletik. – A.R. 

Últimas Noticias Multimedia