Beasaindar emakume batek jasandako erasoa gaitzesiko dute

2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 11:48etan eguneratua

BEASAIN – Beasaindar emakume batek genero indarkeriaz jasandako erasoagatik jarritako salaketaren aurrean, Beasaingo Udalak gaur, arratsaldeko 19.00etan, Loinazko San Martin plazan egingo den elkarretaratzera atxikitzeko deialdia egiten die herritarrei gertaera hau salatzeko. Udalak, generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazi du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatu ditu. – M.A. 

Últimas Noticias Multimedia